2020-02-06 Kultura · Cultura

Barañain Agate Deunari kantari

Pasa den asteartean, Euskal Herri osoan bezalaxe, haur eta helduek Agata Cataniakoaren omenezko ohitura zaharrarekin bat egin zuten.

Beste behin ere, barañaindarrak kalera atera ziren makilak gogotsu astintzera. Ikastetxeko klaseak amaitu bezain laister bildu ziren ume zein gurasoak patioan, eta txistulariez lagunduta, kalejiran irten ziren Udaletxeko plazaruntz. Azkenik, Musika eskola eta Merkataritza etorbidean ibili eta gero, ikastetxean bueltan, txokolate beroa dastatzeko aukera izan zen Guraso Elkarteak eskeinita.

Euskaltegiko kideak ere, bertsolariekin batera aritu ziren Kaioa eta Karrape tabernetatik, gero deialdi nagusiarekin bat egiteko. Arratsaldeko 19:00tan, Kantuz eta Koralaz gain, orain dela 3 urte sortutako Kantamañanas taldeak parte hartu zuen ere. Eguna amaitzeko, ohikoa den bezala, Haizea Elkartean ardoz lagundutako txistorra eta gazta pintxoez azken koplak kantatu zituzten.

Itzulpena > Traducción

Barañain le canta a Santa Agueda

Una vez más, los y las barañaindarras salieron a la calle para cantar en la víspera de Santa Agueda. Los y las alumnas del colegio Alaitz, tan pronto de terminar las clases, se reunieron en el patio para salir en kalejira junto a los txistus. La multitud recorrió la Avd. Comercial pasando por el bar Basoa, Casa de Cultura, para finalmente volver al colegio donde la Asociación de padres y madres ofreció una rica chocolatada.

Por otro lado, desde el Euskaltegi también partió otro grupo con “euskaldun berris” y bertsolaris, que tras cantar en los bares Karrape(Los Porches) y Kaioa, se unieron a los Kantuz, la coral y el grupo de nueva creación “cantamañanas”. De esta manera, recorrieron las calles para finalizar en la Sociedad Cultural Haizea, situada en la trasera de los Castaños, donde como es habitual, ofrecieron pintxos de queso y txistorra acompañados de vino.

Diseño y desarrollo Tantatic