2013-12-10 Kultura · Cultura

Baragazteko ikastaroetan izena emateko epea zabalik

12 eta 30 urte bitarteko gazteentzat zuzendutako jarduerak dira eta urtarrila eta martxoa artean eginen dira

Musika Jartzaile ikastaroa doakoa da.

Epea gaur hasten da eta datorren hilaren 20ra arte egonen da irekia. Jarduerak urtarrilean bertan hasiko dira eta martxora arte luzatuko dira. Horien artean Aerobika, Zumba, Hip hopa, Dantza tribala fusioa, Kick Boxing, GAP, Break eta Kitarra hasiera ikastaroa daude. Baita DJ ikastaroak daude, doakoak direnak, eta Ekoizpen Musikala (Ableton live) ikastaroa. 12 eta 30 urte bitarteko gazteentzat zuzenduta daude jarduera hauek, 2002. urtean jaiotako guztiak barne.

Ikastaroak astelehenetik ostiralera bitarte egiten dira 18:00etatik aurrera eta prezioak ezberdinak dira erroldatutako eta ez erroldatutako gazteentzat. Erroldatuentzako 27 eta 40 euro arteko prezioak dituzte jarduerak hauek, Kick Boxing ezik, 57 euro balio duena. Ez erroldatuentzat prezioak 51 eta 74 euro artekoak dira gutxi gora behera, Kick Boxing ikastaroa 106 euro balio duelarik. DJ ikastaroak, aldiz, hasierakoa nahiz aurreratua doakoak dira gazte guztientzat eta asteartean burutzen dira.

Izen emateak Baragazten eginen da eta plazak mugatuak dira. Hauek inskripzio hurrunkeraren arabera erreserbatuko dira. Jardueraren batean plazak ez badira betetzen zentroak jarduera hori bertan behera utzi dezakeela adierazi du. Arreta ordutegia astelehenetik larunbatera bitarte da, goizetan 11:00etatik 14:00etara eta arratsaldetan 16:00etatik 21:00etara (ostegunera arte) eta ostiral eta larunbatetan 17:00etatik 22:00etara.

Itzulpena > Traducción

Comienzan las inscripciones a los cursos de Baragazte

Se tratan de cursos dirigidos a jóvenes de 12 a 30 años y se celebrarán desde enero a marzo. Se ofrecen cursos de Aerobic, Zumba, Hip Hop, Danza Tribal Fusión, Kick Boxing, GAP, Break, Guitarra iniciación, Dj iniciación, Dj avanzado y Producción Musical (Ableton live). El plazo de inscripción estará abierto desde hoy hasta el 20 de este mes y las plazas se reservarán por orden de inscripción. Las inscripciones se realizan en el propio centro.

Diseño y desarrollo Tantatic