Balkoiak apaintzeko lehiaketa

2020-05-27

 

Astelehenean aurreratu genuen bezala aurtengoa ez da Barañaingo Egun normala izango, sentimendu hori plazaratzeko Jai Batzordeak azkeneko hilabete hauetan hain garrantzizkoak izan diren balkoiak apaintzeko deia luzatu du lehiaketa koloretsu baten bitartez.

Gure balkoietatik protestak egin, musika jo, bermutak daztatu eta osasun arloko langileak omendu ditugu, ezin da ukatu eguneroko bizitzaren espresio plataforma sinboliko izan direla bi hilabete luzez, modu batean kaleak arnasteko balio izan zaizkigu.

Partekatu duten gida-bideoaren bitartez ideiak hartu ditzakegu zure balkoi edo leihoari bestelako kolore puntu bat emateko. Apaindu eta gero bidali zure argazkia jaibatzordebaranain@gmail.com eta parte hartu lehiaketan.

Balkoiak apaintzeko gida

Diseño y desarrollo Tantatic