Badatoz INAUTERIAK!!!

2017-02-24

Barañaingo Jai Batzordeak eta Gaztetxeak elkarlanean ospatuko ditu gaur inauteriak. Aurtengo mozorro gaia Indioak eta Bakeroak izanen da.

Egitarau zabala prestatu dute gaurko inauteri jaia ospatzeko. Eguerdian bazkari herrikoia izanen da Gaztetxean, ondoren antzerkia eta dantzaldia izanen da. Arratsaldeko 19:00etan kalejira aterako da eta kalez kale arituko dira. Bukatzeko, Alaitz Eskolan afari herrikoia izanen da eta Jakobo de Likras pertsonaia erreko dute. 

Argazkia: Agustin Peña
Diseño y desarrollo Tantatic