2015-02-19 Kultura · Cultura

Asteburu honetan Auditorioan umorea, dantza eta…kiliki eta erraldoiak

"Ilustres Ignorantes" eta "Jai herrikoiak" ikuskizunetarako sarrera gutxi geratzen dira.

"Ilustres Ignorantes" programaren eta antzezlanaren zuzendariak

Asteburu honetan "sarrerak agortuta" kartela ipiniko dute berriro Barañaingo Auditorioan, aretoko arduradunek adierazten dutenez. Bihar, ostiralean 22:00etan, Pepe Colubi, Javier Cansado eta Javier Coronas umoristak, "El monaguillo"-k lagunduta, "Ilustres Ignorantes" eztabaida bitxia ekarriko dute Auditoriora: ironia, eztabaida zoroak, argudio zorrotzak… espero dira eszenatokian.

Bestalde, igandean Txantreako erraldoi eta buruhandien konpartsa eta Muthiko Alaia Dantza Taldea berriro bueltatzen dira Auditoriora "Jai Herrikoiak" ikuskizuna antzezteko. Azaroan estreinatu zuten Barañainen eta berriro errepikatuko dute bi saioekin, 12:00etan eta 18:00etan. Ikuskizunean herri batean ospatzen den akelarrea eszenaratu egiten da, akelarrearen ondoren, lau pertsonai mitologiko agertuko dira goizaldean.

Sarrerak ohiko lekuetan salgai daude eta bi ikuskizunetarako sarrera gutxi geratzen direla aitortu dute Auditoriotik.

Itzulpena > Traducción

Humor, danza y... gigantes y kilikis en el Auditorio

Este fin de semana habrá sesión doble (o triple) en el Auditorio de Barañain y seguramente se volverá a colgar el cartel de "entradas agotadas", según indican sus responsables. Para mañana, viernes a las 22:00 se espera la visita de los humoristas Pepe Colubi, Javier Cansado y Javier Coronas, junto con "El monaguillo", con su espectáculo "Ilustres Ignorantes". Se trata de un debate a varias bandas entregado a examinar con lupa e ironía la realidad que nos rodea.

El domingo el turno es de la comparsa de gigantes y cabezudos de la Txantrea y del grupo de danzas Muthiko Alaiak que vuelven a escenificar "Jai herrikoiak" en dos sesiones a las 12:00 y 18:00. En él se contará una antigua leyenda ubicada en un pueblo donde se celebra un akelarre de brujas para convocar la presencia de cuatro personajes mitológicos que finalmente aparecerán al amanecer.

Las entradas se encuentran a la venta en los canales habituales.

Diseño y desarrollo Tantatic