2019-03-28 Kultura · Cultura

"Artez Blai" hiri udalekuak apirilean 3 eta 12 urte arteko txikientzat

Haurrak jolasten artxiboko irudi batean (Argazkia: Agustin Peña)

Izenematea ostiralera arte luzatuko da eta 948 012 012 telefonoan. Lehentasuna izanen dute Barañainen erroldatutako neska-mutilak eta talde bakoitzeko 12 parte-hartzaile izanen dira.

Udalaren Hezkuntza Arloak antolatua hiri-udalekuak eginen dira Barañainen 3 eta 12 urte bitartekoentzat (biak barne). Disziplina artistiko ezberdinak landuko dira aurtengoan; haurrek, margolariak, eskultoreak, musikariak edo akrobatak izateko aukera izanen dute.

Helburua familiako eta laneko arduren bateragarritasuna bultzatzea da eta apirilaren 23tik 26ra bitarte garatuko dira, astelehenetik ostiralera 8:30etatik 14:30ak arte (sarrera eta irteera orduak ordu erdiko malgutasuna izanen dute, hau da, 9:30etatik 13:30 arte).

Izen emateak 44 euro balioko du erroldatutakoentzat eta 55 euro Barañainen erroldaturik ez daudenentzat.

Bi hizkuntzan izanen dira udalekuak (gazteleraz eta euskaraz) baina taldea osatzeko adina izen-ematerik ez badago, neska mutikoak adinaren arabera elkartuko dira. Hala ere, haurrak eskatu den hizkuntzan arreta jasotzea bermatuko da, irakasleek bi hizkuntzak menperatuko dituztelako.

Informazio guztia, Udaletxeko web atarian.

Itzulpena > Traducción

Colonias urbanas con mucho arte

El Ayuntamiento de Barañain organiza colonias urbanas en nuestra localidad en abril, con el fin de facilitar la conciliación familiar. 

Se trata de colonias de cuatro días que abarcan el periodo del 23 al de 26 de abril, en horario de mañana hasta las 14:00 y que podrán realizarse en castellano o euskara.

En ellas los y las menores realizarán talleres de manualidades relacionadas con el arte como pintura, escultura, música y acrobacias y demás.

Las colonias están dirigidas a niños y niñas de 3 a 12 años (ambos inclusive) y el plazo de inscripción termina este viernes 19 de de abril en el teléfono 948 012 012. 

El precio de los 4 días será de 44€ para menores empadronados (55€ euros no empadronados). El número de participantes mínimo por grupo será de 12 menores y el máximo 14.

Toda la información en el portal digital del Ayuntamiento.

Diseño y desarrollo Tantatic