2015-05-21 Kultura · Cultura

Alaitz institutuko aste kulturala datorren astean Kultur Etxean

Iaz zientziaren astea ospatu zuten erakusketa eta hitzaldiekin eta aurten artea eta musikari utzi diote lekua.

Jose Ramon Urtasunen erakusketa bisitatu daiteke dagoeneko Kultur Etxean (Argazkia: Plazaberri)

Alaitz institutuko arte batxillergoko ikasle eta irakasleek aste kulturala prestatu dute datorren asterako Kultur Etxean. Iaz zientzia ardatz zuela ekimenak antolatu zituzten Alaitzeko ikasle eta irakasleek eta aurtengoa aste kulturala izanen da: arte eta instrumentu musikalen erakusketak, hitzaldia, kontzertu didaktikoa, poesia emanaldia, bideo proiekzioa eta antzerki emanaldia eskainiko dute.

Dagoeneko Alaitzeko Aste Kulturalaren baitan dagoen Jose Ramon Urtasunen “Nafarroa 1938” arte erakusketa bisitatu daiteke Kultur Etxean maiatzaren 29a arte. Autoreak berak bisita gidatua eginen du gaur bertan, maiatzaren 21ean 19:00ean. Urtasunek memoria historian oinarritutako artelanak erakusten ditu bertan.

Datorren astelehenean, aldiz, Kultur Etxean musika tresnen erakusketa zabalik izanen da maiatzaren 29a arte eta maiatzaren 27an 18:00etan bisita gidatua eskainiko dute ikasleek.

Asteartean, hilaren 26an 19:00etan Xabier Mina irakasleak “Olagarroa” hitzaldia eskainiko du. Mina irakasleaz gainera argazkilaria eta kameralaria da eta “Olagarroaren bila” bideoaren egilea. Urpean grabatutako bideoa da eta bertan euskal kostaldean aurkitu dituen animali eta landareak erakusten ditu.  Baita 2012an Zumaiako Udalak argitaratu zuen “Zumaia eta Olagarroa” liburuan parte hartu zuen.

Asteazkenean, hilaren 27an “Zetaren bidea” kontzertu didaktikoa eskainiko dute ikasleek 19:00etan eta ostegunean, hilaren 28an, 18:00etatik 20:00etara plastika lanen erakusketa eta poesia emanaldia eskainiko dute.

Aste kulturala bukatzeko ostiralean bideo emanaldia izanen da 18:30ean Kultur Etxean eta 20:00ean Alaitzeko Batxillergo Eszenikoko ikasleen antzerki emanaldia eginen da Auditorioan.

Sarrera doakoa da ekitaldi guztietarako.
 

Itzulpena > Traducción

Semana cultural del IES Alaitz en la Casa de Cultura

La Casa de Cultura de Barañain acogerá la próxima semana cinco días con actividades organizadas por el profesorado y alumnado del instituto Alaitz. El año pasado se realizó una semana sobre la ciencia y este año será una semana cultural con exposiciones artísticas, una charla, un recital de poesía, exposición sobre instrumentos musicales, un concierto didáctico y una representación teatral del alumnado del bachiller de artes escénicas, entre otros actos.

La semana cultural de hecho ya ha comenzado con una exposición de pinturas de José Ramón Urtasun, quien realizará hoy, 21 de mayo a las 19:00, una visita guiada a la muestra titulada “Navarra 1936”. La exposición se puede visitar hasta fin de mes en la Casa de Cultura.

El lunes abrirá sus puertas una segunda exposición, esta vez de instrumentos musicales con visita guiada el 27 de mayo a las 18:00. El martes a las 19:00 el profesor y fotógrafo Xabier Mina realizará una conferencia en euskera sobre un trabajo realizado de vídeo y fotografía submarina y el miércoles se realizará un concierto didáctico sobre “La ruta de la seda” a las 19:00. El jueves habrá una exposición plástica y recital de poesía de 18:00 a 20:00 y el viernes una vídeo proyección a las 18:30 y a las 20:00 en el Auditorio el alumnado de Bachillerato de artes escénicas representará una obra teatral.

Diseño y desarrollo Tantatic