Alaitz ikastetxeko Lander Larekiren kartelak irabazi du Olentzeroren kartel lehiaketa

2015-11-24

Urtero Barañaingo Jai Batzordeak antolatzen duen Olentzeroren kartel lehiaketaren 1. saria Alaitz eskolako 5. mailako Lander Lareki gaztek irabazi du. 2. saria Sahats eskolako 6. mailako Lilia Yurchenkok jasoko du eta 3. saria Eulza ikastetxeko 5. mailako Aitana Berazak. Barañaingo hiru ikastetxe publikoetako 91 ikaslek parte hartu dute lehiaketaren edizio honetan. Artelanak ikusgai izanen dira abenduaren 14tik 24ra Kultur Etxean.

Irudian, Lander Larekiren Olentzeroren kartela (Argazkia: A.Garcia)
Diseño y desarrollo Tantatic