Abian da Barañaingo festetako txupinazoa jaurtiko duen pertsona aukeratzeko prozedura

2018-05-23

Ebazpenean azaltzen den bezala, proposamenak aurkezteko epea Maiatzaren 28tik Ekainaren 1era izanen da Herritarrak Hartzeko Bulegoan eta bakoitzak laburpen txiki bat ekarri beharko du.

Aldaketareikin batera etorri zen formula berria da hau, alkatetzak botako lukeen pertsona aukeratu beharrean, herriko kolektiboek pertsona edo erakunde ezberdinak proposatzeko aukera dute. Norbanakoek ere aukera izanen dute pertsona edo kolektibo bat proposatzeko, beti ere beste 10 pertsonen babesa badute.

Azkenik, Ekainaren 7an izanen den bilkura batean, kolektibo, alderdi politiko zein norbanakoen ordezkariak bina bozka izanen dituzte eta 3 izengai aterako dira gero Herri osoari irekiko den bozkaketarako. Ekainaren 11tik 17ra izanen da erroldatutako 18 urte baino gehiago dituzten pertsonen parte hartzearekin.

Informazio guztia udaleko web atarian

 

Txupinazo 2017

Diseño y desarrollo Tantatic