2015-07-02 Kirola · Deporte

Udaberri honetako pilota goxua eta futbito txapeldunak

Pilota eta futbito lehiaketa herritarrak ospatu ziren jaietako ostiralean.

Pilotako finalistak eta txapeldunak Tainta pilotariarekin (Argazkia: Aritz Iriarte)

Barañaingo jaietan bi txapelketa herritarren finalak jokatu ziren, alde batetik goxua pilota txapeketa herritarra eta bestetik Udaberriko futbito Kopa. Bi finalak Barañaingo jaietako ostiralean ospatu ziren eta bietan giro polita sortu zen.

Pilotako txapelketan bigarren mailako txapeldun izendatu ziren Jimenez eta Ramirez, 22-17 irabazi ostean Iriarte eta Retegiren aurka. Lehenengo mailako finalean Etxague eta Anguita barañaindarrak txantreako Zaranton eta Proferen aurka jokatu zuten eta lehenengoek irabazi zuten 22-11.

Giro ikusgarria izan zen frontoian, adin askotariko lagunekin. Musikarekin eta garagardoarekin batera animoak ematen zituen esatariarekin pilotaz gozatzeko aukera izan zen.

Udaberriko Kopa

TCM El Lago elkarteak urtero antolatzen duen udaberriko futbito txapelketan Iosu Kentaro Fotografo taldeak eta Vaya Estafa FC taldeak lehiatu ziren, bigarrenaren garaipenarekin. Bar Tía Julia eta Akelamendi izan ziren finalerdietara iritsi ziren taldeak eta pitxitxi saria jaso zuten Mikel Gonzalez eta Iñigo Salinas Vaya Estafa FC taldeko jokalariak. Partiduko jokalari onena Vaya Estafako David Sadaba izan zen eta kiroltasunaren aipamena jaso zuen Roystonss taldeak. Txapelketan gol gehien eta gutxien jaso zuen taldea, koparen irabazlea izan zen, Vaya Estafa FC.
 

Itzulpena > Traducción

Campeones de pelota y futbito de esta primavera

El viernes de fiestas de Barañain se celebraron las finales de dos campeonatos populares: por un lado, las finales del campeonato de parejas de goxua y por otro la final de la Copa Primavera de futbito.

En el campeonato de pelota ganaron las parejas Remírez-Jiménez en segunda categoría con un 22-17 contra Iriarte y Retegui, y Etxagüe-Anguita en primera con un 22-11 contra Zaranton y Profe.

En el campeonato de futbito se proclamó campeón Vaya Estafa FC, equipo que disputaba la final contra Iosu Kentaro Fotos. Bar Tía Julia y Akelamendi fueron semifinalistas y el trofeo de pichichi lo compartieron Mikel González e Iñigo Salinas de Vaya Estafa. El mejor jugador de la final fue David Sádaba de Vaya Estafa y la mención a la deportividad fue para el equipo Roystonss.

Sobre decir que en ambas finales ganó el buen ambiente que se vivió dentro y fuera de las canchas de juego.

Diseño y desarrollo Tantatic