2014-12-10 Kirola · Deporte

Sergio Fernandez Roda atletak jasoko du Barañaingo Kirolari Gailenari Ohorezko Saria

Uxue Almiñana gimnastak jasoko du aipamen berezia, eta Lagunakeko saskibaloi eta eskubaloi nesken taldeak diplomak izanen dituzte.

Sergio Fernandez Espainiako txapelketan (Argazkia: Blas García)

Barañaingo Udalak urtero herriko kirolari nabarmenei saria ematen die Done Eztebe egunean, herriko zaindariaren egunean. Aurtengo aipamenak Sergio Fernandez Roda atletak, Uxue Almiñana gimnastak eta Lagunakeko saskibaloi eta eskubaloi nesken taldeak jasoko dute.

2014ko Kirolari Gailenari Ohorezko Saria Sergio Fernandez Roda, Barañaingo 21 urteko atleta gazteak jasoko du. Gaur egun Pamplona Atletico taldean ari da eta aurten Espainiako Txapelketan urrezko domina lortu zuen 400 metroko hesi-lasterketa proban. Espainiako selekzioan parte hartu du aurten Zuricheko Europako txapelketan, 400 metroko hesi-lasterketa proban eta gutxigatik geratu zen finalerdietatik kanpo.

Uxue Almiñanak Aipamen Berezia jasoko du. Almiñana Lagunakeko gimnasia erritmikoko entrenatzailea da. Umea zenean hasi zen gimnasia erritmikoan eta 7 urtekin Espainiako Txapelketan izan zen, taldeak laugarren postu bat lortu zuelatik. 18 urtekin erretiratu zen eta ordutik entrenatzaile lanean dabil.

Diplomak maila igo duten bi taldeentzat

Aipamen hauekin batera bi diploma emanen dira. Bata Lagunakeko saskibaloi nesken taldeari, helduen taldeari, aurten lehenengo aldiz Emakumezkoen Lehenengo Maila Nazionalean dabiltzatenak. Iazko denboraldian Nafarroako Emakumezkoen Kopako txapeldunak ere izan ziren.

Era berean, Lagunakeko eskubaloi nesken taldeak, helduen taldeak, beste diploma jasoko du. Hauek ere maila gorenetan ari dira, iazko denboraldian maila igo ondoren, Zilarrezko Ohorezko Mailan dabiltzate. Era berean iazko denboraldian Emakumezkoen Lehenengo Liga Nazionalean txapeldunak izan ziren eta Nafarroako Kopa irabazi zuten.

Itzulpena > Traducción

El atleta Sergio Fernández Roda, galardón al deportista más destacado de 2014

El atleta berinianense del Pamplona Atlético Sergio Fernández Roda, campeón de España de 400 metros vallas recibirá el Galardón al Deportista Más Destacado de Barañain de 2014 el día de San Esteban. Junto a él, la entrenadora de gimnasia rítmica de Lagunak Uxue Almiñana Ocaña recibirá un reconocimiento especial.

Asimismo, los equipos de baloncesto senior femenino y balonmano senior femenino de Lagunak recibirán también diplomas por los éxitos cosechados este año y los ascensos a Primera Liga Nacional femenina en el caso del equipo de basket y a la División de Honor Plata en el caso del equipo de balonmano.

Los galardones que anualmente concede el Ayuntamiento de Barañain a deportistas y asociaciones destacadas se entregarán el 26 de diciembre, fiesta patronal de Barañain.

Diseño y desarrollo Tantatic