Ozkoz anaiek lortu dute X. Goxua txapela

2019-06-28

Partida gogorra gaur bizitu duguna kiroldegiko frontoian, jokalariek jasan behar izan duten beroa ziurrenik emaitzan eragina izan duelako, termometroa ez da 35ºC jaitsi arratsalde osoan. Erraz hasi dira Oskoz anaiek partida menderatzen eta markagailua 13-4 tantoetara eraman dute. Orduan hasi da Sanz eta Garciaren oldarraldia, tantoz tanto landutako erantzun bat bideratzea lortu eta bederatzei tantotako aldea lau tantotara murriztuz, markagailuan 16-12. Baina partidaren azken partean Oskoz anaiek zeukaten abantaila aprobetxatu dute eta garaile atera dira Barañaingo kiroldetegitik, 22-14 azkeneko emaitza.

Diseño y desarrollo Tantatic