Kadeteen txanda San Esteban pilota Txapelketan

2017-04-24

Pasaden ostiralean, apirilak 21 kadete mailako hiru partidu jokatu ziren Retegi frontoian. Osotara sei klub izan ziren norgehiagokan, Ardoi, Urnieta, Erreka, Orozko, Herriaren eta Ezcaray.

Lehen partiduan, Perez-Echague garaile atera ziren 18 eta 9 Urra-Garmendiaren aurka. Bigarren norgehiagokari dagokionez, 18 eta 12 irabazi zuten, Solatxi-Arandiak, Santesteban-Loiarteren aurka. Bukatzeko, Altuzarra-Ibañez bikoteak 18 eta 7 irabazi zien Ibarrondo-Amondo Herriaren klubekoei. 

Argazkia: Juan Mari Goñi.
Diseño y desarrollo Tantatic