2017-11-08 Kirola · Deporte

Hiru Barañaindar Euskadi eta Nafarroako Saskibaloi lurralde txapelketan

Urriaren 28an eta 29an Saskibaloiko Euskadi eta Nafarroaren arteko lurralde txapelketa egin zen lehenengo aldiz Anoetan

Argazkia: Lara Mateos Barañaingo jokalaria.

Nafarroako selekzioan hiru Barañaindarek parte hartu zuten. Protagonistak, Patricia Lacalle, Lara Mateos jokalari moduan eta Iñigo Baigorri hautatzaile moduan.

Txapelketa hau Nafarroak laugarren postuan bukatu zuen eta entrenamendu falta antzeman zen. Nafarroako selekzioaren helburua urtarrilean jokatzen den Espainiako txapelketa izanen da.

Nafarroa 45 – 75 Araba

Hasieratik talde arabarrak partidua apurtu zuen Nafarroak aurre egiten jakin ez zuten intentsitateari esker. Iñigo Baigorriren neskek oso hotz salto egin zuten kantxara eta jakinarazi nahi izan zutenean, jada zazpi puntugatik galtzen zuten. Zelai-erdiko galdutako baloiak eta defentsa-lan ahulak ondorioak izan zituen lehen zatian. Arabarrek bere erasoko jokaldien gehiengoa uztaiaren azpian bukatzen zuten. Atsedenaldian, +20 Dani Abascal neskeentzat.

Baina hirugarren laurdenean, Nafarroak aurrera egin zuen eta bere defentsa ondo estutzea lortu zuen. Bere aurkariaren erasoaren arintasuna maldan behera joan zen eta Nafarroakoek bizkor distantzia txikiagotu zuten. Baina Arabako defentsa ordenatu zen neurrian, bere itxaropenak bukatu ziren. Azken laurdenean, bi taldeek grinarekin uztaia bilatu zuten. Jokalariek markagailuaren tentsiotik askatu ziren eta une indibidual onak utzi zituzten.

Bizkaia 56 – 55 Nafarroa 

Bigarren jardunaldia hirugarren posturako partiduarekin hasi zen. Nafarroak eta Bizkaiak sentsazio onekin amaitu nahi dute. Nafarroa hobe hasi zen, 0-6ko partzialarekin Patricia Lacalle liderra izan zen. Idiri-k bizkaitarren lehortearekin bukatu zuen 4 minutuan. Lacalle-k arnasa hartu zuen, baina bere lagunek pauso bat aurrera eman zuten. Julen Berrocal-ek hutsartea eskatzen zuen eta Bizkaiko defentsa igotzea ordenatu zuen. Une horretatik, Laura Gil-ekin saskiratuz, Bizkaia-k aldea murrizten hasi zen. Lehen laurden amaieran, 10-14.  

Bigarrenean, Julen Berrocalen erreakzioak jarraitu zuen. Partziala 12-1ekoa izan zen. Bizkaitarrek partiduaren kontrola zuten defentsa-intentsitatearen gehikuntzari esker. Iñigo Baigorri-ren hutsartea. Mar Benito oso ondo mugitzen zen uztairen gertutasunetan, baina Nafarroako jokalariak ez zuen saririk. Hori bai, Nafarroa partiduan berriro ere sartu zen.

Atsedenaldia, Bizkaia-k irabazten zuen 29-25. Bigarren zatia, partiduak ez zuen jaberik izan. Bi taldeek bulkadetara funtzionatzen zuten eta hutsak eta asmatzeak tartekatzen zituzten 6-8 puntuko abantailetan moldatzeko. Hirugarren laurdena 44-38ekin bukatu zen. Bi taldeek pauso bat ematea kostatzen zuten. Hutsak bi taldeetan kateatu ziren eta lehen 3 minututan partziala 4-0eko izan zen Bizkaiarentzat. Handik gutxira, bi jaurtiketa libre partiduaren abantaila handiena ezarri zuten: 50-40. Hirugarren postua epaituta egoteak zirudien, baina akatsa zen. Nafarroak asmatu zuen eta Arandaren hirukoarekin 54-51 ipini zuen markagailuan. Nerbioak iritsi ziren eta, 56-55ekin, Bizkaiak bi jaurtiketa libre huts egiten zituen. Nafarroak garaipenaren baloia zuen, baina Lacalleren jaurtiketa ez zen sartu eta hirugarren postua Julen Berrocal-en neskentzat izan zen.

Itzulpena > Traducción

Presencia de Barañain en el campeonato de Baloncesto entre Euskadi y Navarra

El campeonato disputado por primera vez se celebró En Anoeta, el 28 y 29 de octubre. Patricia Lacalle  y Lara Mateos fueron las jugadoras de Barañain y Iñigo Baigorri acudió como seleccionador.

La selección de Navarra culminó este campeonato en cuarto lugar.

Diseño y desarrollo Tantatic