Espainiako saskibaloi txapelketan bi Barañaindar

2017-01-16

Espainiako Erkidegoetako Saskibaloiko Txapelketa Huelvan jokatu zen pasaden urtarrilaren 3tik 7ra.

Nafarroako infantil mutilen mailan, Barañaingo bi auzokidek parte hartu zuten, Pablo Blasco jokalari bezala eta Iñigo Baigorri selekzionatzaile moduan. 

Nafarroako infantil mutilen kategoriak preferente mailan jokatu zuen, eta bere multzoan bigarren amaitu zuen. Hiru partidu irabazi eta bi galdu egin zituzten. Emaitza horiekin, finalerdiak jokatu zituzten Asturiasen aurka. Partidua galdu zuten, gerora txapelduna izango zenaren aurka eta azkenean 4º postuan bukatu zuten.

Argazkia: Pablo Blasco jokalaria 7garren zenbakiarekin, eta bere gainean Iñigo Baigorri selekzionatzailea.
Diseño y desarrollo Tantatic