2017-05-19 Kirola · Deporte

Babes instituzionala Lagunak Lakitarentzat

Barañaingo Udalak eta Nafarroako Gobernuak babes zabala eskaini diete jokalariei egindako agerraldian

Atzo goizean egindako agerraldia.

Asteburu honek garrantzi berezia izanen du Barañaingo nesken saskibaloi taldearentzat. Aurtengo denboraldia lehen postuan amaitu dute, eta hortaz, Emakumezko Bigarren Ligara igotzeko  aukera izanen dute datozen egunotan. Gaur hasiko da igoera fasea Barañaingo Polikiroldegian eta igandea bitartean sei partidu jokatuko dira.

Megacalzado Ardoi, Ascensores Tresa, Lagunak Lakita eta Maristas Coruña dira igotzeko egoeran dauden lau taldeak, horietatik bi Nafarrak.

Atzo goizean, Udaletxean egindako agerraldian, jokalarien ilusioa, indarra, eta irabazteko gogoa erakutsi zuten. Hantxe izandako ordezkarien arabera, “talde nafarrek konfiantza handia dute bere jokalariengan, baita teknikariengan, eta etxean jokatzeak gainera asko laguntzen du”.

Prentsaurrekoan instituzioen aldetik hauek izan dira babesa eman dutenak, Oihaneder Indakoetxea, Barañaingo Alkatea, David Armendariz, Lagunakeko presidente eta Udaleko Kirol Zinegotzia, Ruben Goñi,  Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuko presidentea,  Pablo Bretos, Nafarroako Saskibaloi Federazioko Presidentea, Jorge Conde, Ardoiko Kirol Koordinatzailea eta Lagunak Elkarteko Saskibaloi Koordinatzailea.
 

Itzulpena > Traducción

Apoyo institucional para Lagunak Lakita

Amplio respaldo desde el Ayuntamiento de Barañain y el Gobierno de Navarra

Este fin de semana se convertirá en una fecha muy señalada para el equipo local, Lagunak Lakita. Durante los siguientes tres días, se disputará la Fase de Ascenso a Liga Femenina 2 en el Polideportivo Municipal de Barañain. En total, se jugarán seis partidos este fin de semana. Megacalzado Ardoi, Ascensores Tresa, Lagunak Lakita y Maristas Coruña son los cuatro equipos que se jugarán el ascenso.

El Ayuntamiento de Barañain y el Gobierno de Navarra han querido mostrar su apoyo a las chicas de los dos equipos Navarros. 

Diseño y desarrollo Tantatic