2013-11-14 Kirola · Deporte

68 barañaindar parte hartu zuten Behobian

Denborarik hoberena Javier De Esteban Garbayorena izan zen, helmugara 1221. postuan iritsi zelarik

Korrikarako afizioa handitzen ari da

Donostiako Behobian parte hartu zuten 23.000 korrikalarien artean 68 barañaindarrak izan ziren. Ia guztiak gizonak, zazpi emakume ezik.

Denborarik hoberena Javier De Esteban Garbayorena izan zen, helmugara iritsi zena ordu batean eta 21 minuto eta 59 segundotan; baita Josetxo Roncal Perez de Zabalza beteranoarena, ordu bat 22 minuto eta 25 segundotan. Horien atzetik denbora onak ere izan zituzten Jesus Martinez Claverok, Jose Luis Tabar Dueñasek, Andoni Valencia Salcedok, Pablo Idoate Izcok, Iñaki Iturralde Valenciak eta Jesus Goldaraz Irachetak. Guzti horiek lehenengo 2000 korrikalarien artean daude.

Emakumeen artean denborarik hoberena Natalia Mendiluce Greño beteranoak izan zuen, 4032. postuan sartu zena, ordu bat, 29 minutu eta 46 segundorekin.

Barañaingo parte hartzaileen artean 22 beterano daude, hiru gazte promesa eta beste guztiak senior mailan korrikatu zuten.

Partaidetza handia

1999tik aurtengoa izan da herriko korrikalari gehien bildu dituen lasterketa. Horren adierazle hurrengo datua: 2007. urtean 29 korrikalari baino ez ziren joan gure herritik Behobiara eta iaz 45 izan ziren. 1999tik hona 535 barañaindar hartu dute parte proba honetan.

Kirolarekiko eta bereziki korrika egiteko afizioak gora egiten ari du azken urteetan eta horren adierazlea da ere Barañaingo BRÑ korrikalarien taldearen sorrera.

Itzulpena > Traducción

68 berinianenses en la Behobia

De los casi 23.000 participantes de la popular carrera, 68 de ellos fueron de Barañain. El primero en cruzar la línea fue Javier De Esteban Garbayo, quien llegó en el puesto 1221 con un tiempo de una hora y casi 22 minutos. Participaron en su mayoría hombres ya que solo hay 6 corredoras de Barañain. La veterana Natalia Mendiluce fue la primera berianianensa en cruzar la meta. 22 de esos 68 participantes corrieron como veteranos, 3 lo hicieron como promesas y el resto como senior. Aumenta la afición por esta clase de pruebas, ya que en 2007 solo participaron 29 personas de nuestro pueblo en la Behobia-SS.

Diseño y desarrollo Tantatic