Xabi eta David euskal presoen eskubideak aldarrikatzen dituzte

Plazaberri

Hamarnaka pertsona batu ziren atzo “Presoak Kalera!” lemapean burututako manifestazioan. Manifestazioa udaletxetik hasi eta udaletxeko atzealdean dagoen presoen muralaren parean amaitu zen.

Bertan burututako ekitaldian Euskal Errepublikaren aldeko hautua egin zen, baita gogorarazi estatu espainolak ez duela oraindik pausu finkorik eman dispertsioarekin amaitzeko. Xabi eta Daviden eskubideak egunero urratuak direla salatu zuten, “dispertsatuak mantentzen dituzte, 2. gradua eta behin behineko askatasuna ukatzen diete”.

Azkenik, urtarrilaren 12an Baiona eta Bilbon burutu behar diren manifestazioetan parte hartzeko deialdia luzatu zuten, Akelamendi tabernan autobus zerrenda egongo dela gogoraraziz.

Itzulpena > Traducción

Decenas de personas se manifiestan por los derechos de Xabi y David

Diseño y desarrollo Tantatic