Ustelkeriaren inguruko solasaldia Miguel Izurekin

Barañaingo Gizarte Eskolaren kurtsoaren baitan hitzaldia eman zuen politikari ohiak eta Zuzenbidean adituak.

Hitzaldiaren argazkia (Plazaberri)

Iragan astean, hilaren 14an Kultur Etxean “Ustelkeriaren erroak eta adarrak” izenburuko hitzaldia eskaini zuen Miguel Izu parlamentari ohiak eta Zuzenbidean adituak. Bertan ustelkeriaren adierak azaldu zituen, nola eta zergatik ematen den ustelkeria instituzio edo kargu publikoetan eta nola galarazi daitekeen ustelkeri hori.

Hasieran adierak ondo ulertzeko bereizpenak egin zituen, bai ustelkeri politikoaren eta instituzio publikoen ustelkeriaren artean; bai norbanakoaren ustelkeriaren eta egiturazko ustelkeriaren artean. Norbanakoaren ustelkeria sistemaren aurkakoa eta legetik kanpo dagoena dela esan zuen eta egiturazkoa sistemaren barruan eta legearen barruan dagoena dela, hau da, norbaitek baliabide eta botere publikoetatik berarentzako etekina ateratzen duenean eta jokabidea legearen barruan dagoenean.

Ustelkeria instituzioetan

Honekin batera Transparencia Internacional elkartearen datuak gogora ekarri zituen, bertan azaldu baita Estatuan alderdi politikoetan eta ordezkarien instituzioetan atzematen direla ustelkeri auzi gehiago, munduko batezbestekoa gainditzen delarik sektore hauetan (beste lekuetan bestelako sektoreetan ematen da ustelkeria: polizian, osasunean, eta abar).

Ustelkeriaren erroa boterean dagoela adierazi zuen, boterea beharrezkoa  baina aldi berean arriskutsua dela azpimarratu zuen. «Geroz eta boterearen kontzentrazio gehiago, muga gutxiago, kontrol gutxiago eta ustelkeri posibilitate handiagoa. Geroz era demokrazia gehiago eta zuzenbidean oinarritutako estatu indartsuagoa, orduan eta ustelkeri posibilitate gutxiago», esan zuen.

Ustelkeriaren haztegiak

Ustelkeria laguntzen duten faktoreak hurrengoak zirela adierazi zuen: boterearen kontzentrazioa (botere politiko gutxiago baina botere ekonomiko indartsuagoa ematen delarik), merkatuaren subiranotasuna herritarrena izan ordez; gizaki justu eta eskuzabalaren eta berekoi eta lehiakorraren arteko hiritar-kultura bikoitza ematea. Baita, alderdi politikoak enpresa bezala funtzionatzen dutenean, buruzagi baten menpe; hauteskunde sistema proportzionala ez denean eta itxitako zerrendak sustatzen direnean; delitu txikiak bakarrik zigortzen duen zigor-justizia dagoenean eta administrazio publikoan prekaritatea, bitartekotasuna eta apetazko aukeraketak ematen direnean, langilearen merituak baloratu gabe.

Honekin batera, ustelkeria egoteko bestelako faktoreak dira, Izuren ustez, Kontuen-Epaitegiko kontseilariek Gorteek erabakitzea; komunikabideen independentzia zalantzan dagoenean eta informazioaren kalitatea txikia denean eta, azkenik, «erantzunkizun politikoaren ezkutatze modukoa ematen denean». Azken hau erantzunkizun penala eta politikoa nahastean ematen dela azaldu zuen Izuk. «Politikariak herritarrak konbentzitu behar ditu eta azalpenak emateko betebeharra du. Erantzunkizun penalean edonor errugabea da aurkakoa erakusten den arte eta akusatua isilean egoteko eskubidea du. Orain politikari askok isiltasunaren eskubidera atxikitzen dira eta epaitegietan erantzungo dutela diote, baina beren betebeharra azalpenak ematea da eta besteak konbentzitu araztea», azaldu zuen Izuk.

Mugak eta neurriak

Ustelkeriari mugak jartzeko Transparencia Internacional elkartearen 20 neurriak azaldu zituen (Kontuen Epaitegia indartu eta urtero txostenak egitea, alderdien legez kanpoko finantziazioa delitu egitea, preskripzio epeak luzatzea edo kentzea, agintaritza epeei muga bat jartzea, eta abar) eta baita ere gezurrezko konponbideak kritikatu zituen. Horien artean, Izuren ustez, aforamenduak murriztea, kargu publikoak eta erakunde publikoak murriztea edo ordainsariak txikitu edo kentzea daude. «Neurri hauek amankomunean dute kontrol erakundeen eragina murrizten dutela: gobernuari kontrola egiteko langile gutxiago, horien lan baldintzak okerragotu, eta abar.»

Itzulpena > Traducción

Charla sobre corrupción con Miguel Izu

El político y doctor en Derecho Miguel Izu ofreció una charla en la Casa de Cultura el pasado día 14 dentro del curso de la Escuela Social de Barañain. En su intervención Izu estudió los orígenes de la corrupción; sus significados, los elementos que la hacen posible y también propuso medidas para atajarla.

La charla comenzó diferenciando entre corrupción política y corrupción de las instituciones públicas, así como entre corrupción individual (aquella que está contra el sistema y fuera de la ley) y corrupción estructural (aquella que está dentro del sistema y de la ley, por ejemplo, cuando alguien se beneficia de recursos y potestades públicas y lo hace de forma legal).

Según Izu, la raíz de la corrupción está en el poder, un elemento tan necesario en nuestra sociedad como peligroso si no se controla. Para que se dé la corrupción opina que hay un caldo de cultivo de varios elementos: la concentración del poder con la primacia del poder económico sobre el político; la soberanía de los mercados sobre la soberanía ciudadana; la doble cultura cívica del homo politicus (justo y benefico) frente al homo economicus (egoista y competitivo); una democracia de partidos que funcionan como empresas, con un hiperliderazgo; un sistema electoral no proporcional y que se escuda en las listas cerradas; «una justicia penal de roba-gallinas»; un Tribunal de Cuentas cuyos consejeros los eligen las Cortes Generales; una Administración pública con alta precariedad, interinidad y donde no se asciende por méritos; unos medios de comunicación con escasa independencia y poca calidad informativa y un sistema donde se da un «eclipse de la responsabilidad política ante los ciudadanos».

«Se confunden la responsabilidad penal y la política. Un político tiene la obligación de convencer y de explicar; en la penal existe la presunción de inocencia y el derecho al silencio. Hoy en día muchos políticos se adhieren al derecho al silencio y solo dan explicaciones ante un juzgado, cuando su obligación es dar explicaciones a la ciudadanía y convencer», subrayó Izu.

Finalmente propuso medidas para luchar contra la corrupción como las 20 propuestas que realiza Transparencia Internacional y criticó los falsos remedios que se proponen como son, a su juicio, la reducción de cargos públicos y organismos, la reducción de aforamientos o la reducción de retribuciones, que «tienen en común reducir los organismos y agentes de control».

Diseño y desarrollo Tantatic