Udaletxeak irmoki salatu du azken eraso sexista

2016-08-05

Atzo, abuztuak 4, elkarretaratzea burutu zen azken eraso sexista salatzeko. Udaletxeak deituta, eguerdiko 12:00etan, alderdi guztietako ordezkaritza eta hamarnaka herritar bildu ziren herriko emakume batek pairaturiko erasoa salatzeko. Emakumeari, bere senide eta gertukoei elkartasuna adierazi eta horrelako erasoen aurrean salaketa egiteko deia egin zuten Ainhoa Oyaga (EH Bildu) eta Maria Jose Anaut (PSN) udalaren ordezkariek eginiko adierazpenetan.

Asteazkenean, 300 lagun bildu ziren ere mugimendu feministak deituta eraso hau salatzeko.

Maria Jose Anaut (PSN) eta Ainhoa Oyaga (EH Bildu), udaletxeko zinegotziek medioei adierazpenak egiten. Argazkia: ArgazkiPress
Diseño y desarrollo Tantatic