Selektibitatea maskarapean

Ikasturte gorabeheratsu eta berezi baten buruan, heldu da azkenean Barañaingo bigarren batxilergoko ikasleek arretaz eta suspensez espero izan duten proba; Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioa hain zuzen, ekainaren 23, 24, 25 eta 26an barna egingo dutena, eta aurten, gainera, hainbait segurtasun neurri hartuta.

iere marrazkia

Urtero bezala, azterketa bakoitzak 90 minutu iraungo ditu, eta galdera motak ere berdinak izango dira. Ordea, beste urteetan ez bezala, ez dute A edo B aukera hautatu beharko, azterketa bat bakarra egonen baita. Fisika, kimika, biologia, geologia eta matematikako azterketetan, besteak beste, balio bera duten galdera kopuru zehatz bat erantzun beharko dute. Beste ikasgai batzuetan, aldiz, azterketa blokeetan banatuko da, bloke bakoitzaren baitan zein galdera erantzun hautatu ahalko dutelarik. 

Alaitz institutuko ikasleen kasuan, ikasturteko azken hiruhilekoan klaseak online jaso bazituten ere, selektibitateari begira irakasleek banan-banan galdetu zieten klasera itzuli nahiko zutenentz, ikasgaiak talde txikitan emateko asmoz, beti ere ikasle kopuru minimo bat ezarriz. Azkenean, institututik ordutegi berezi bat ezarri zuten, goizeko bederatzietatik ordu bata arte, astelehenetik asteazkenera. Ikasgai zehatzak eskaini zituzten, ikasle bakoitzak bere beharren arabera hartuko zituenak.

Ikasleen arteko segurtasun distantzia bermatzeko, epaimahaiak hainbat ikasketa zentrutan sakabanatu dituzte, D ereduko ikasleek IES Basoko eta Iturrama BHI (6. epaimahaia) eta Sarioko eraikina eta unibertsitateko pabilioiera (7. epaimahaia) jo beharko dutelarik. Bestalde, hainbat jarraibide errespetatu beharko dituzte bertaratutakoek, azterketa egoitzara oinez joatea bezala, edo ateetan jende pilaketak ekiditeko, txandaka sartu eta ateratzea. Azterketa egin bitartean ikasleek ez dute maskara erabili beharko. Zaintzaileek aldiz, azterketa azaldu eta banatzeko, maskara eta eskularruak eramango dituzte. 

 

Itzulpena > Traducción

Selectividad en mascarilla

Tras un curso lleno de incertidumbre, por fin llega la esperada prueba de acceso a la universidad para los estudiantes de segundo de bachillerato de Barañain, la cual trascurrirá el 23, 24, 25 y 26 de junio. Este año, además, con diferentes cambios con el fin de cuidar la salud de todos los involucrados. Los alumnos contarán con 90 minutos para completar cada examen, pero este año, no elegirán entre una opción A y una opción B. En su lugar, tendrán que contestar un numero específico de preguntas de igual valor en los examenes de asignaturas como  biología, geología, matemática , física o quimíca, y en el resto de asignaturas los examenes se dividir,an en bloques de diferente valor, que contendrán preguntas para elegir. Con el fin de evitar aglomeraciones, los tribunales se han distribuido en diferentes centros educativos. Por otro lado, se recomienda ir andando al lugar del examen y cuidar las entradas y salidas de los edificios. Los alumnos no tendrán que llevar puesta la mascarilla mientras hagan el examen, sí en cambio los cuidadores, que llevarán guantes y mascarilla para explicar y repartir los exámenes.

 

Diseño y desarrollo Tantatic