Martxoak 8ren harira, Baragazteak txapa eta kamiseta tailerra antolatu du

2019-02-22

Martxoaren 7ra arte izanen da Emakume Langilearen eguneko aldarrikapendun leloak ezartzeko tailerra.

Material ezberdina izanen dute lokalean eskuragarri eta irudi edo esaldiak eramateko aukera izanen da. Txapak 31mm diametroko zabalera dute eta argazki edo irudiak era digitalean eramanda bertan zuri beltzean inprimatu ahal izanen dira.

Martxoaren 11tik aurrera, egindako kamisetekin erakusketa eginen da.

Beste aldetik, Mugimendu feministak aurrera darrai ekimen ezberdinekin. Atzo, osteguna, Herrigunean "La fuente de las mujeres" pelikularen proiekzioa izan zen arrakasta handiarekin.

Diseño y desarrollo Tantatic