Manifestazioa deitu dute urtarrilaren 10erako

"Dispertsiorik ez, presoak etxera" lemapean manifestazioa deitu dute 'Tantaz Tantatik'.

Uztailan Goñi eta Sagardoyren aurkako kondena salatzeko manifestazioa.

Barañaingo gazteak diren eta preso dauden Xabier Sagardoy eta Luis Goñiren urruntzea salatuko dute ostiral honetan 19:00etan udal plazatik abiatuko den manifestazioan. 'Tantaz Tanta'k kalera ateratzeko unea dela esan du zabaldutako ohar baten bidez. Ideologia ezberdinetako jendeak kalera atera behar dela dio herri eragile honek. 

Bi gazte hauek, Segi gazte antolakundearen kide izatea leporaturik 6 urteko espetxe zigorra betetzen ari dira. Iruñeko kartzelan zeuden ostiral arte eta asteburuan 180 kilometrotara dauden kartzeletara sakabanatu dituzte. Sagardoy Soriara eta Goñi Zaragozara. 

'Sortuk' ere prentsa ohar baten bidez manifestaziora joateko deia zabaldu du. Alderdi honen esanetan, barañaingo bi preso hauen urruntzearekin "estatuak argi utzi du ez duela inolako asmorik bere borondatez kartzela politika aldatzeko eta konponbidearen norabidea hartzeko". Ohar berean dioenez, "estatu espainiarrak herri honen gehiengoaren nahia gatazkaren konponbidean urratsak ematea den arren, entzungor egiten du eta presoak eta kartzela politika ankerra erabiltzen ditu konponbidea oztopatzeko".

Bilborako autobusak

'Tantaz Tantatik' deialdi berezia ere egin dute Bilbon burutuko den manifestaziora autobusez joateko. Txartelak 10€ tan Akelamendi tabernan daude salgai. Autobus bat goizeko 10:00etan aterako da eta bestea arratsaldeko 14:30etan. Biak etxehorratzen kaletik. 

 

Itzulpena > Traducción

Manifestación el 10 de enero en Barañain

La manifestación, convocada por 'Tantaz Tanta' bajo el lema "No a la dispersión, presos a casa", partirá a las 19:00 desde la plaza del Ayuntamiento. Este colectivo quiere denunciar que los jóvenes de Barañain Luis Goñi y Xabier Sagardoy hayan sido alejados a cárceles de Zaragoza y Soria respectivamente. Estos jóvenes se encontraban en la cárcel de Pamplona cumpliendo una condena de 6 años por pertenecer a la organización juvenil Segi. Ahora sus familiares y amigos deberán realizar 360 kilómetros para realizar una visita de 40 minutos.

Desde 'Tantaz Tanta' hacen un llamamiento al vecindario, sea de la ideología que sea, para denunciar esta situación y pedir el fin de la dispersión. 

Diseño y desarrollo Tantatic