Lotzaileek Karmele gogoratu dute bere heriotzaren 14. urteurrenean

2018-12-07

Aurtengo ekitaldia lehengoa izan da Barañaingo udaletxeak dispertsioaren biktima bezala aitortu zuenetik. Hamarnaka pertsona bildu dira Iruñea etorbidean Karmeleren memorian jarritako monolitoaren inguruan, horien artean Oihaneder Indakoetxea alkatea.

Karmele Gogoan plataformak Barañaingo udaletxeak emandako pausua eskertu du eta Nafar eta Espainiar Gobernuei dei egiten die dispertsioak eragin dituen 16 biktimei errekonozimendu ofiziala emateko.

Aurtengo lotzaileak Xabier Sagardoiren presoaren kuadrila izan da, urteetan zehar ehundaka kilometro egin dituztenak bere laguna bisitatzeko.

Ivan Delgado
Diseño y desarrollo Tantatic