Lakuko Parkean bizi diren hegaztien inguruko ikerketa

Panel informatiboak jarriko dituzte Lakuko Parkean

Argazkia: Lakuko Parkean jarriko duten panelaren diseinua. Barañaingo Udala.

Lakuko Parkearen parte hartze prozesutik ateratako proposamena izan zen aipatutako leku honetan bizi diren hegaztien inguruko ikerketa egitea. Hegaztien inguruko txosten bat elkarlanean egin dute, Alberto Lizarraga biologoak, eta Barañaingo Udaleko Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurumen arloak.

Lakuaren barruan kokatzen den irlatxoari dagokionez, jarraibide batzuk argitaratu dituzte, bertan bizi den faunaren garapena eta zaintza bultzatu dadin. Bertan bizi diren hegaztien hainbat datu bildu dituzte, besteak beste, zein diren leku honetan identifikatu daitezkeen animaliak, Zozo arrunta, Usapal Turkiarra, Karnaba, Basahatea eta Txorru arrunta dira horietako batzuk. Haien elikadura, ugaltze eta egunsentiko kantuen inguruko informazioa jaso dute.  

Ingurumenaren zaintzaren sentsibilizazioa izanen da ikerketa honen helburu nagusia. Argazkian ikus daitekeen panel bat jarriko da Lakuko Parkean jendeak argibide hauen inguruan ezagutza gehiago izan dezan. Horretaz gain, kaleratutako materiala Barañaingo hezkuntza zentroetan banatuko da hezkuntza ikuspegitik erabili dadin. 

Itzulpena > Traducción

Estudio sobre las aves del Parque del Lago

Una de las propuestas recogidas en el proceso participativo para la mejora del parque del Lago, era la realización de un estudio de las aves existentes en dicho parque. Es por ello, que el área de Urbanismo, vivienda y medio ambiente del Ayuntamiento de Barañain, junto al biólogo Alberto Lizarraga, ha elaborado un informe al respecto. 

A través de esta investigación se han recopilado varios datos sobre las especies que habitan el Parque del Lago. Se pueden identificar, Mirlos comunes, Tórtolas turcas, Verderones comunes, Petirrojos Europeos, Jilgueros Europeos, Ánades azulones, entre otros. Además, se podrá adquirir información sobre la alimentación de estas aves, sobre el periodo de reproducción y el coro del alba.  También, se marcan unas pautas para llevar a cabo en la isleta interior de dicho lago, las cuales potencien el desarrollo y cuidado de la fauna existente. 

Mediante este estudio y su divulgación, se pretende concienciar sobre la conservación del medio ambiente en un entorno como este. Se colocará un panel en el parque con el diseño de la fotografía.

Este material, será enviado a los centros educativos de Barañain para su uso educativo. 

 

Diseño y desarrollo Tantatic