Korrika 19a prestatzeko bilera irekia eginen dute otsailaren 2an

Martxoaren 20an igaroko da Barañainetik gaueko 11ak inguru.

2013ko Korrika 18a Barañainen izan zeneko argazkia (A.Peña)

Korrika hemeretzigarrenaren ibilbidea eta eguna prestatzeko bilera irekia eginen da otsailaren 2an, astelehenea, 18:45etan Haizea Kultur Elkartean. Hortik aurrera astelehenero ordu horretan elkartuko dira Haizean. Korrika martxoaren 20an, ostirala, gaueko 23:00ak inguru igaroko da Barañainetik. 19. edizioa izanen da eta Urepeletik Bilbora ibilbidea eginen du martxoaren 19tik 29ra.

Lasterketa Zizurretik etorriko da 23:16ak inguru (20:00etan Iruñean egonen da, beraz, ordua atzeratu daiteke). Barañainera sartuko da Iruñeko Etorbidea hartuta, Lakuaren parean. Hortik Kirol Etorbidea hartuko du eta ondoren Erdiko Etorbidea zeharkatuko du Avantiko errotondaraino. Ondoren Mendebaldera joanen da, Sanduzelai zeharkatu eta Buztintxuritik Berriozarrera joanen da Iruñerritik ateratzeko.

Itzulpena > Traducción

Reunión para preparar la visita de la Korrika

La decimonovena Korrika estará en Barañain el 20 de marzo a partir de las 23:16 y para darle la bienvenida y preparar la jornada se va a realizar una reunión abierta el próximo lunes, 2 de febrero a las 18:45 en Haizea Kultur Elkartea. La reunión organizativa se repetirá cada lunes a esa misma hora en Haizea.

La carrera a favor del euskera entrará en Barañain por el camino que une nuestra localidad con Cizur. Tomará unos metros la Avenida Pamplona y girará a la izquierda por la Avenida de los Deportes para tomar la Avenida Central, avenida que atravesará para salir por la rotonda de Avanti. De allí se dirigirá a Mendebaldea, San Jorge, Buztintxuri y Berriozar, y saldrá de la Comarca de Pamplona. Horas antes atravesará Pamplona.

Diseño y desarrollo Tantatic