Karmele Solagurenen omenez abestia eta argazki erakusketa aurkeztu dute

Barañaingo hainbat musikariek egindako abestia eta dispertsioaren inguruko argazki erakusketa baten aurkezpena egin zuen Karmele Gogoan ekimenak

"Zure irribarra" abestiaren zuzenekoa Akelamendi tabernan. Argazkia: Iganacio Lizoain

Iragan urtarrilaren 9an Barañaingo hainbat musikariek egindako abestiaren eta dispertsioaren inguruko argazki erakusketaren aurkezpena izan zen Akelamendi tabernan. Adin guztietako publikoaren aurrean Karmele Solagurenen omenez eginiko "Zure irribarra" izeneko abestia jo zuten lehenengo aldiz. Abestiaren jatorrizko ideia Iosu Ihabarrena izan da eta hitzak Ion Errorenak. Ondorengoak izan dira musika jarri diotenak: Ion Zirizak bateria jo du, Iosu Ihabar baxua, Mikel Flamarike eta Iosu Ihabar kitarrak, Olaia Oneka eta Maitane Unzu bibolinak, Ahots nagusia Oihana Fernandez, eta beste ahotsak Iosu Martinez. Laster, abestiaren CDa eta Karmele Solagurenen oroigarria salgai jarriko dute 4 eurotan.

Bestetik, Karmele Gogoan ekimenak dipertsioaren inguruan martxan jarritako argazki lehiaketaren lanak aurkeztu ziren ere. Guztira 36 lan eta irabazlea Tomas Arroyo Barañaindarra "Askatasuna" izeneko lanarekin. Argazki honetan presoen herriratzea eskatzen duen kamisetarekin bere alabari titia ematen dion ama bat agertzen da. Erakusketa ibiltaria izango da Udaletxeak Kultur Etxean egitearen debekua dela eta. Orain Akelamendi tabernan ikusgai egongo da bi astez. Haizea kultur Elkartea eta Txalaparta taberna izango dira urrengo erakustokiak baina ez dira toki bakarrak izango Karmele Gogoan ekimenetik aurreratu dutenez.

Abenduaren 6an 10 urte bete ziren Karmele Solaguren eta Jose Luis Guerra Barañaingo herritarrak beren semea Ekain bisitatzera joan zirela Alcala Mecoko espetxera eta horren ondorioz istripua izan eta Karmele hil zela.

Karmele Gogoan ekimenaren helburua bikoitza da: Karmeleri gertatutakoaren aitortza lortzea, hau da, ez zela «ezbehar soil bat izan, euskal presoen kontra diseinatutako dispertsio politikaren ondorioa baizik» eta konponbide garaia bada ere, dispertsioak bere horretan dirauela. «Zehazki herriko presoak diren Luis Goñi eta Xabi Sagardoi, 1000 eta 200 kilometrotara urrunduta aurkitzen dira hurrenez hurren, Luis Almeriako espetxean eta Xabi aldiz Soriakoan».

Itzulpena > Traducción

Presentan canción y exposición de fotos dentro de los actos por Karmele Solaguren

El pasado 9 de enero, presentaron una canción y una exposición de fotos dentro de la dinámica de recuerdo y reconocimiento a Karmele Solaguren que murió hace diez años cuando acudía a visitar a su hijo preso en Madrid. Frente a un público de todas las edades tocaron la canción "Zure irribarra". El CD y recordatorio de Karmele gogoan estará próximamente a la venta por 4 euros.

Además, la iniciativa Karmele Gogoan presentó las 36 obras que se presentaron para el concurso fotográfico. El gnador fué el vecino de la localidad Tomás Arroyo. Estas fotografías recorreran varios locales de la localidad. Ahora pasará dos semanas en el bar Akelamendi. De ahí se trasladará a otros locales como la Sociedad cultural Haizea o el bar Txalaparta entre otros que se irán confirmando en próximas fechas. Con esta exposición desde la iniciativa Karmele Gogoan pretenden sensibilizar al vecindario de las consecuencias de la dispersión.

Multimedia

Karmele Solagurenen omenezko abestia

Diseño y desarrollo Tantatic