Jolasean hezteko aukera berria Ludotekan

Urriaren 10 eta 11an Ludotekako ateak herriko haurrei zabalduko diete arratsaldeko 17:00etatik 19:00ra bitarte.

Ekintza ezberdinak antolatzen dituzte urtean zehar eta astean zeharreko egunetan, jolas librea ardatz hartuta (Argazkia: Udal Ludoteka)

Aurtengoan ere, Udal Ludotekak ateak irekiko ditu berriz ere. Barañainen erroldaturiko 6 eta 13urte bitarteko haurrak Ludotekan izena emateko aukera izanen dute. Bazkide egiteko haurraren bi argazki, Barañaingo errolda eta 2€ko kuota bakarra ordaindu behar dira.

Ekintza ezberdinak antolatzen dituzte urtean zehar eta astean zeharreko egunetan, jolas librea ardatz hartuta, hezkuntza-laguntza, jokoen mailegua, jolas antolatuak eta hiruhileko bakoitzeko animazio jarduerak egiten dituzte.

Urritik ekainera zabalik dago Ludoteka. 16:30tatik 17:30etara bitarte hezkuntza-laguntza egiten dute eta gerora, 19:00ak bitarte sarbide irekia daukate. Euskaraz astelehen eta asteazkenetan eta gazteleraz astearte eta ostegunetan eginen duten bitartean, ostiraletan ele bitan jardungo dute.

Informazio gehiago nahi izatekotan Udal Ludotekara hurbilduz (Merkataritza Etorbidea 22, behea) edota 639571472 telefonora deitu dezakete interesatutakoek.

Itzulpena > Traducción

Aprender jugando en la Ludoteca

La Ludoteca Municipal abre otra vez las puertas este año. Los y las más txikis tendrán una nueva oportunidad para aprender a la vez que juegan. Los días 10 y 11 de este mes, la Ludoteca realizará una jornada de puertas abiertas para que toda persona interesada se acerque y disfrute de ella.

De lunes a viernes, la Ludoteca estará abierta de 17:30 a 19:00, siendo la primera hora la destinada a la ayuda educativa. Los lunes y miércoles será en euskera y los martes y jueves en castellano. Los viernes se unirán los dos grupos, siendo el único día bilingüe.

Para hacerse socia de la Ludoteca, los y las niñas deben estar empadronados en Barañain y tener entre 6 y 13 años.

Diseño y desarrollo Tantatic