Interesa handia PAH Barañainek egindako solasaldi eta proiekzioan

2016-05-25

Atzo, asteartean, Iruñean etxegabetzeen aurkako borrokak biltzen dituen “Desahuciando el miedo/Beldurra etxegabetzen” dokumentala ikusi ahal izan zen Kultur Etxean, Barañaingo PAHk antolatua Kultur Etxearen laguntzarekin. Bertan izan ziren Barañaingo Hipotekak Kaltetuen Plataformako kideak eta baita dokumentalaren egilea den Txus San Vicentek, eta proiekzioaren ondoren solasaldia egin zuten. Ekimenak herritar asko erakarri zituen, aretoa bete zelarik.

Herritar asko gerturatu ziren dokumentala ikusi eta solasaldian parte hartzera (Argazkia: A.Garcia)
Diseño y desarrollo Tantatic