Herritarrek harriak mugitu dituzte euskal presoen eskubideen alde

2016-01-04

Bagoaz eta Sare ekimenek sakabanaketa politikari aurre egiteko 'Mugi daitezen harriak' mobilizazioen harira, Barañaingo herritarrek harriekin ekintza sinbolikoa egin zuten Olentzero egunean. Barañainetik Bilbora bi autobus irtengo dira urtarrilaren 9an, eta interesa duenak Akelamendi tabernan izena eman dezake. Adierazi dutenez, bi autobus aterako dira, lehenengoa 09:30etan, eta bestea eguerdiko 14:30etan. 11 euro balio du autobus txartelak.

Indartsu aritu ziren barañaindarrak harriak mugitzen. Argazkia: Sare.
Diseño y desarrollo Tantatic