Herriko merkataritza ekaineko udal aldizkariaren protagonista da

Barañaingo Hipotekak Kaltetuen Plataforma ere elkarrizketatu dute.

Azalean "Herrian erosi!" kanpainarako merkatari eta tabernariek egindako argazkia dago (Irudia: Udala)

“Barañain herrian erosi!” Udalaren kanpaina da ekaineko udal informazio aldizkariaren protagonista. Kanpainaren barruan banatu diren erosketa egiteko poltsak eta jaietako zozketatu den saski handiak bide eman dute herriko merkatari eta tabernariei sektoreak bizi duen egoeraz galdetzeko. Izan ere, inkesta batean herriko 16 merkatari eta tabernarik “Zein iritzi duzu Barañaingo saltoki txikien inguruan?” eta “Egoera hobetzeko zein neurri hartuko zenuke?” galderei erantzuten saiatu dira.

Honekin batera, Barañaingo Hipotekak Kaltetuen Plataforma elkarrizketatu dute eta lan egiteko duten moduen inguruan, orain lantzen ari dituzten kasuen inguruan eta Udalarekin duten koordinazioaren inguruan hitz egin dute.

Azkenik, zerbitzu orokorrak, teknologia berriak, merkataritza eta enplegu zinegotzia den Jaione Lopez Lapieza elkarrizketatu dute. Bertan sailak dituen erronka nagusien inguruan hitz egiten du Lopezek eta baita herritarren parte hartzeak duen garrantzia azpimarratzen du. «Nire ustez, are zabalagoa izan beharko luke bizilagunen parte hartzeak, teknologia berriek doaneko aukerak ematen dituzte horretarako adibidez, eta ekimen ugari plantea litezke», dio elkarrizketan Jaione Lopezek.
 

Itzulpena > Traducción

El pequeño comercio es el protagonista del boletín municipal de junio

El boletín de información muncipal del Ayuntamiento de Barañain de este mes se vale de la campaña “¡Compra en Barañain!” para acercarse al pequeño comercio y hostelería del municipio. El boletín explica el desarrollo de la campaña dentro de la cual se ha sorteado la gran cesta de fiestas con productos y servicios donados por el pequeño comercio y hostelería. Pero más allá de la campaña también se recogen las opiniones de 16 comerciantes y hosteleros de Barañain que tratan de responder a las preguntas: “¿Cómo valoras la situación del pequeño comercio de Barañain?” y “¿Qué medidas aplicarías para favorecer la situación?”.

Además de este tema, el BIM también entrevista a la PAH de Barañain que explica cómo se organizan, qué casos tienen actualmente y qué coordinación tienen con el Ayuntamiento. Finalmente, el boletín incluye una entrevista a Jaione López Lapieza, concejala de Servicios Generales, Nuevas Tecnologías, Comercio y Empleo. En ella, López hablá sobre los retos principales del área, los pasos que se han ido dando y resalta la importancia de la participación de la ciudadanía.

Multimedia

Diseño y desarrollo Tantatic