Ezker Batua Equorekin batera aurkeztuko da udal hauteskundeetan

Zabaldutako prentsa oharrean, Barañaingo alkategaia izanen den Ane Sánchez Jimenez aurkeztu zuten zerrendako 5 lehen hautagaiekin batera: Miguel García, Ion Irañeta, Javier de Miguel eta María José López.

Pasa den asteazkenean bildutako militanteek, hurrengo hauteskundeetan aurkezteko hautagaitza onartu zuten.

Ezker Batua – Equo bezala aurkeztuko dira, Izquierda-Ezkerra, Batzarrerekin batera osatzen zuten marka atzean utziz. Jakina denez, Udalbatzan alderdi ezberdinak balitzan ari ziren lanean bi zinegotziak, banatzeko akordiorik ez lortzeagatik.

Equorekin batera zuten akordioa aldiz mantendu egingo dute, elkarlanean egindako lana positibotzat jotzen dutelako eta ingurugiro eta ekologismoaren aldeko borrokan modu egokian ari direlako Barañainen ere.

Ane Sanchezi dagokionean, berriz ere eskarmentu handiko pertsona gazte eta komprometitu batengan apustu egin dutela adierazi dute. Ane, 28 urtetako lehen hezkuntzako irakaslea da, donostirra jaiotzaz, baina urteak daramana Barañainen bizitzen. Urteak darama ere gizarte gaietan lanean, Ezker Batuan 20 urte zituelarik sartu zen eta Gazte Komunistak taldeari lotuta egon da. Gaur egun EB eta EPK kide da eta borroka feministako kide eta gizarte ekintzailetzat du bere burua.

Helburu nagusitzat, aldaketa politikoa sendotzeko indar erabakigarria izatea eta aldaketaren joera ezkertiarra bermatzea da. Azken lau urte hauen esperientzia posiboarekin, eta eraldaketan aurrera egiten, Barañain sozial eta solidarioago bat ezkerretik eraikitzea dute xede.

Datorren asteotan, programa politiko osoa helaraziko dutela zabaldu dute. Planteamendu berdinean, helduenen aldeko politikak aurrera eramatea, azpikontratatutako zerbitzuak bereganatzea, kale, plaza eta azpiegituren hobekuntza, gazte eta helduentzako alokairuak, eta bizilagunen bizi kalitatea hobetzea azken finean.

Itzulpena > Traducción

IU de Barañain aprueba en asamblea su candidatura junto a Equo

Ane Sanchez será la cabeza de lista en las elecciones municipales por IU-Equo en Barañain. Junto a ella presentaron a los otros 4 primeros en la lista: Miguel García, Ion Irañeta, Javier de Miguel y María José López.

Este pasado miércoles, la Asamblea local de Izquierda Unida de Barañáin-Barañaingo Ezker Batua, dió la aprobación a la marca electoral y a los primeros puestos de la candidatura para concurrir a las próximas elecciones municipales.

Ane, se afilió a Izquierda Unida en 2011, con apenas 20 años, y también formó parte de Gazte Komunistak durante varios años. Actualmente es miembro de Izquierda Unida de Navarra y del PCE-EPK. 

En relación a la confluencia con Equo, Izquierda Unida Barañain destaca haber apostado siempre por la defensa del medio ambiente y la lucha ecologista, y por ello se sienten muy cómodos de trabajar conjuntamente con esta formación.

Izquierda Unida- Equo se presenta, segun dicen, para ser una fuerza decisiva afianzando y consolidando el cambio político y social en Barañáin y que el cambio siga tomando rumbo hacia la izquierda.

Desde la formación valoran postivamente esta última legislatura y prtenden seguir avanzando en la transformación y construcción de un Barañáin más social y solidario, y más a la izquierda.

Diseño y desarrollo Tantatic