Euskara ikasteko dirulaguntzen epea zabalik

Barañainen erroldatutako ikasleek eskatu ahal izanen dute laguntza hau, 500 euroko topearekin.

Barañaingo Euskara Zerbitzuak aditzera eman duenez, deialdia hilabete bukaera arte egonen da irekia eta aurreikusitako diru kopuru guztia erabiltzea espero da. Iaz 50 lagun inguruk eskatu zuten laguntza hau eta horretarako 8.000 euroko gastua bideratu da.

Udalak ikasle bakoitzeko gehienezko 500 euroko dirulaguntza ematen du urtean. Laguntza emateko eskaerak barematu egiten dira Errenta Aitorpenaren datuekin eta, hala ere, lehentasuna dute eguneroko ikastaroak edo ikastaroak birtualak egiten dituztenak, eta ondoren ikastaro trinkoak eta barnetegiak.

Beka hauek eskuratzeko onuradunek 16 urte baino gehiago izan behar dituzte eta Barañainen gutxienez azken urtean erroldaturik egon behar dute. Era berean, gogorarazten da diruaren ordaina kurtso bukaeran egiten dela, bertaratze froga erakutsi behar baita. Deialdiaren baldintzetan azaltzen denez, gutxienez ikastorduen %85era joan behar du ikasleak, eta azterketak edo mailakako frogak gainditu behar ditu.

Halaber, lanbide arteko gutxienezko soldata hiru aldiz gainditzen ez duten bizikidetza unitateei –familiei- zuzenduta dago laguntza hau. Horregatik, dirulaguntzarako eskaera aurkezteko orduan, Errenta Aitorpenaren kopia bat erakutsi behar da. Eskatzaileak erretiratuak, pentsiodunak, langile autonomoak edo langabezia-saria kobratzen dutenak izanez gero, deialdiaren araudian azaltzen diren agiriak aurkeztu behar dira.

Honekin bat, matrikularen ordainketaren frogagiria, ikasketa zentroaren matrikula agiria – ikastaroaren hasiera eta bukaera datak, maila, kostua, eta orduak azaltzen dituena-, eskatzailearen kontu zenbakiaren kopia eta minusbaliotasun egiaztagiria, -izatekotan- aurkeztu behar dira. Agiri hauek guztiak hilaren 31a baino lehen azaldu beharko dira Udaleko Herritarrak Hartzeko Bulegoan. 

Itzulpena > Traducción

Abierto el plazo para solicitar las becas de euskera

El alumnado empadronado en nuestra localidad podrá solicitar un máximo de 500 euros por año, según la convocatoria publicada de ayuda para el aprendizaje de euskera del Ayuntamiento de Barañain. El plazo de presentación de solicitudes permanecerá abierto hasta el 31 de octubre y se prevé que cerca de medio centenar de vecinos y vecinas las soliciten. Las ayudas se conceden según el baremo que se aplica tras analizar la Declaración de la Renta de las personas solicitantes. Asimismo, se priorizan las solicitudes de los cursos extensivos -con clases diarias- y cursos on-line sobre los cursos intensivos y barnetegis.

Diseño y desarrollo Tantatic