Ehun ikasle inguru atera dira Barañainen LOMCE eta EU2015en aurka

30 gaztek goizean herri eskola egin dute Alaitzen manifestazioara joan baino lehen.

Ikasleak Iruñera bidean (Argazkia:A.Peña)

Alaitz eta Barañain institutuetako ikasleak deituak ziren atzo LOMCEren aurka eta unibertsitate graduetan eta masterretan egingo diren aldaketen aurka (EU2015 erreforma) eta pozik daude jasotako erantzunagatik. 92 ikasle zenbatu zituzten atzo manifestaziora joateko orduan, bai Alaitzeko ikasleak bai Barañaingo institutukoak.

11:15etan, patio ordua hasterakoan, atera ziren Barañainetik Iruñera bidean, 12:00ean NUPen protesta hasten zen eta 12:30ean elkartzen ziren Antoniuttin. Baina goizeko 11ak baino lehen Alaitz ikastetxean ere mobilizatu ziren, herri eskola antolatu baitzuten ikasleek. Ikasle Abertzaleak taldetik adierazten dutenez, 30 lagun inguru elkartu ziren eta LOMCErekin, EU2015 erreformarekin, LOErekin, TIL ereduarekin, Euskararen legearekin eta Euskal Eskola Nazioanalarekin lotutako jolasak egin zituzten.

Ikasleek adierazten dutenez, Goardia Zibilaren bisita izan dute lehenengo orduan. «Aste osoa eman du ikastetxearen kanpoaldean zelatan eta gaur lehen orduan ere hor zeuden, baina atera garenerako joanak ziren», esan dute.

Itzulpena > Traducción

Importante seguimiento de la huelga estudiantil en Barañain

Ayer, jueves 26, estaba convocada una huelga estudiantil contra la LOMCE y la reforma EU2015 que conlleva importantes cambios en los grados universitarios y másteres. La convocatoria tuvo un importante seguimiento en Barañain de donde partieron para participar en la manifestación de Pamplona un centenar de estudiantes de los institutos Alaitz y Barañain.

Además en el Alaitz el día de lucha estudiantil se completó con una "escuela popular" organizada por el alumnado y que reunió a cerca de 30 estudiantes para tratar sobre la LOMCE, la EU2015, la LOE, el modelo TIL, la ley del vascuence y la escuela nacional vasca de forma lúdica mediante juegos.

Diseño y desarrollo Tantatic