«Beste bide beharrezko eta egingarrien» inguruan hausnartzeko ikastaroa

Barañaingo Gizarte Eskolak ikasturteari hasiera emanen dio mintzaldi eta lan saioekin

Hurrenez hurren, Guillermo Mugika, Koldo Martinez eta Enrique Diaz.

Barañaingo Gizarte Eskolak “Beste bide beharrezko eta egingarri batzuen alde” ikastaroa antolatu du azken hiruhileko honetarako. Pobrezia eta aberastasunaren arteko harremana, osasun eskubidea eta hezkuntza publikoa izanen ditu ardatz, eta bertan Guillermo Mugika teologoa, Koldo Martinez sendagilea eta Enrique Diez heziketan aditua parte hartuko dute.

«Gaur egun nagusi den jardun politikoa kritikatuko dugu, eta baita horren atzean dagoen pentsamoldea ere» diote Gizarte Eskolaren kideek ikastaroaren aurkezpenean. «Ahal duguna egiten dugulako irudipena ari da zabaltzen jendartean» adierazi dute, «beraz, etorkizunik gabeko posibilismo kamutsa baino ez omen zaigu gelditzen», gaineratu ere. Politika eta kontu politikoen gaia itzuli dela uste dute eta «politikak herritarrari arazo gehiago sortu edo dituenak konpondu egiten dizkion» galdetzen dute. Hortaz, bestelako «bide beharrezko eta egingarriak» landu behar direla uste dute Barañaingo Gizarte Eskolako kideek.

Hiru jarduera

Ikastaroa hilabete honetan hasiko da, urriaren 15ean eta 16an “Aberastasuna sortu edo pobrezia desagerrarazi?” galderarekin. Horri erantzuteko Guillermo Mugika teologoa eta Gogoa Foroaren sortzaile eta laguntzailea izanen da mahai gainean. Lan saioa, gaian sakontzeko eginen dena, liburuteguan izanen da urriaren 15ean eta hitzaldia Kultur Etxean 16an, biak 19:30etan.

Azaroan “Osasuna: oinarrizko eskubidea edo saltzeko eta erosteko gaia” titulupean lan saioa (azaroaren 12an) eta hitzaldia (13an) izanen dira, Koldo Martinezen esku. Martinez medikuntzan doktorea da eta Bioetika elkarteko lehendakaria ere bai eta aurrekoan bezala, lan saioa liburutegian izanen da eta mintzaldia Kultur Etxean, 19:30etan.

Azkenik abenduaren 10ean lan saioa burutuko da “Hezkuntza publikoa, gizarte berdintasunerako eta garapenerako bidea” tituluarekin eta abenduaren 11an hitzaldi berdina eginen du Enrique Diazek. Diaz hezkuntza zientzietan aditua da eta IUren hezkuntza arloko koordinatzaile federala ere bada.

Itzulpena > Traducción

Nuevas actividades de la Escuela Social de Barañain

La relación entre la riqueza y la pobreza, el derecho a la sanidad y la educación pública serán los temas que se traten este último trimestre del año en el curso que ha organizado la Escuela Social de Barañain. Con el título “Por otras vías necesarias y posibles”, el curso se compone de charlas y talleres, una por mes, en los que estarán invitados el teólogo y participante de Foro Gogoa Guillermo Múgica, el médico y presidente de la asociación Bioética Koldo Martínez y el experto educativo y coordinador federal de Educación de IU, Enrique Díaz. Más información en http://escuelasocialdebaranain.wordpress.com/

Diseño y desarrollo Tantatic