Bertso saioa, Euskarazko ekimen bakarra

Sarai Robles barañaindarra izan zen bertako bakarra eta Alazne Untxalo, Onintza Enbeita, eta Aitor Sarriegi izan ziren bertsolari gonbidatuak. Zigor Gartzia izan zen gai jartzaile lanetan.

Maila handiko saioa izan zen atzokoa eta momentu dibertigarri eta bertso txukunak utzi zituen, haien artean Saraik botatako agurra. Gai jartzaileen proposamenak irudimen handikoak izan ziren eta askatasun handia izan zuten bertsolariek nahi moduan aritzeko. 

Ekitaldia, kalean zen beroa kontuan hartuta Alaitz Ikastetxeko atarira mugitu zen giro epelago baten bila. Batukada eta Txoznetako entsaioen zarataz gain, abanikoa eta ur botilekin lagundu behar izan ziren bertaratutako bertsozaleak.

Itzulpena > Traducción

-

Multimedia

2019 Jaiak Bertso Saioa

Diseño y desarrollo Tantatic