BerHeziz talde feministak elkarretaratzea deitu du Barañaingo futbol jokalari batek partidu batean jasotako mehatxu eta irain matxistak salatzeko

Karolina Sarasua | Argazkia: Osasuna.es

"Bortxatu egingo zaitut", "erregutu elastikoa titiak eta ipurdia erakusteko", "ondo zurrupatzen duzularen aurpegia duzu", "tanga nabaritzen zaizue". Hauek dira Osasuna B taldeko Karolina Sarasua jokalari barañaindarrak joan den asteburuan partida batean jaso zituen iruzkinetako batzuk.

 

Eraso hau salatzeko, Barañaingo Neska Gazte Feministen BerHeziz taldeak elkarretaratzea deitu du larunbat honetan Udaletxe plazan.

 

Komunikatu batean adierazi dutenez, horrelako erasoak ez dira kasu isolatu bat, “sistema cisheteropatriarkal kapitalistak etengabean jartzen dizkigun oztopo eta presioen” ondorioa baizik. Horren aurrean autodefentsa feministaren aldeko apostuan berretsi, eta estrukturalak diren eraso hauei aurre egitera deitu dute.

 

Elkarretaratzea larunbatean (urriak 16), goizeko 12.30etan udaletxe plazan deitu dute.

Itzulpena > Traducción

El grupo feminista BerHeziz ha convocado una concentración para denunciar las amenazas e injurias machistas que una jugadora de fútbol de Barañáin recibió en un partido.

 

"Te voy a violar", "súbete la camiseta para enseñarme las tetas y el culo", "tienes cara de chuparla bien", "se os nota el tanga". Estos son algunos de los comentarios que la jugadora de Osasuna B, Karolina Sarasua, recibió el pasado fin de semana en un partido.

 

Para denunciar este ataque, el grupo BerHeziz de Chicas Jóvenes Feministas de Barañáin, ha convocado este sábado una concentración en la plaza del Ayuntamiento.

 

Según han señalado en un comunicado, este tipo de ataques no son un caso aislado, sino el resultado de las “barreras y presiones que el sistema cisheteropatriarcal capitalista nos impone constantemente”. Ante ello, se ratifican en la apuesta por la autodefensa feminista y llaman a combatir estos ataques estructurales.

 

Concentración el sábado 16 de octubre a las 12.30 horas en la plaza del ayuntamiento.

Diseño y desarrollo Tantatic