BerHeziz-ek exhibizionista baten presentzia eta erasoak salatu ditu

Erasoen aurrean, autodefentsa feminista aldarrikatu dute tresna gisa.

Neska gazte taldeak azken egunotan izandako gertaera "larri" eta onartezintzat jotzen duten egoera baten berri eman eta salatu dute sareetan. Adierazi dutenez, gizon exhibizionista bat dago Barañainen, emakumeak jazartu eta hauen aurrean biluzten dena.

 

Hau honela, herrian emakumeenganako inolako jazarpenik onartuko ez dutela salatu dute, emakumeak Barañaingo kaleetan lasai eta seguro ibiltzeko eskubidea izan dezaten. Bide berean, "gure artean babestea dagokigula, alboan dugunari lagundu eta zaintzea, herri segurua eraikitzea dagokigula" aldarrikatu dute.

 

Barañaingo emakumeei eskatu diete antzeko zerbait gertatzen bazaie "laguntza eskatu eta salatu dezatela", "denon artean egingo dugu eraso hauen aurka".

 

Itzulpena > Traducción

BerHeziz denuncia la presencia y agresiones de un exhibicionista en Barañain

Frente a estas agresions han reivindicado la autodefensa feminista como arma para hacerles frente.

El grupo feminista ha anunciado en las redes una situación que califican como "grave" e inaceptable en los últimos días, denunciando que en Barañáin hay un hombre exhibicionista que acosa a las mujeres y se desnuda ante ellas.

Así, han denunciado que no aceptarán ningún tipo de acoso a las mujeres en el pueblo, para que estas tengan derecho a andar tranquilas y seguras por las calles de Barañáin. En el mismo sentido, han reivindicado que "nos toca protegernos entre nosotras, ayudar y cuidar a quien nos acompaña, y construir un pueblo seguro".

Diseño y desarrollo Tantatic