Bederatzi Barañaindar deklaratzera deitu dituzte gaur goizean

Barañaingo giza katea. Argazkia: EkinKlik.

Astelehenean Guardia Zibilaren eskutik zitazioak jaso zituzten Barañaingo bederatzi auzokidek, arrazoia jaietan euskal preso eta iheslariei elkartasuna adierazteko brindisean parte hartzea delarik.

Goizeko 09:00etan zortzi Barañaindarrek deklaratzera joan behar izan dute Galizia Etorbideko Guardia Zibilaren komandantziara, bederatzigarren auzokideak goizeko 11:30etan zuen hitzordua. Lehen orduan joan diren zortzi Barañaindarren ez dute deklaraziorik egin eta epailearen aurrean azalpenak emanen dituztela adierazi dute.

Deklarazio hauek egin ondoren, Guardia zibilak txosten bat burutuko du eta Auzitegi Nazionaleko 2. Aretoari igorriko dio, Ismael Moreno epaileari. Terrorismoari gorazarre egitea leporatzen diete bederatzi Barañaindarrei.

Barañaingo Sortu eta Ernaiek adierazpenak egin dituzte gertaera honen kontura. Barañaingo Ezker Abertzaleak erabat gaitzesten ditu elkartasun adierazpenen kontrako errepresio neurri guztiak.  Horretaz gain, adierazi dute, “erabat garbi dugu oraingoan herritarren mugimendua geldiarazteko trikimailu berri baten aurrean gaudela, denon eskubideen kontra doana.

Itzulpena > Traducción

Nueve vecinos y vecinas de Barañain han declarado hoy en la comandancia de la Guardia Civil

Nueve vecinas y vecinos de Barañain recibieron el lunes sendas citaciones de parte de la Guardia Civil por la única razón de participar en el brindis de solidaridad a las presas y refugiadas vascas en las fiestas de este año.

El informe de las declaraciones será transmitido al juez Ismael Moreno, segunda sala de la Audiencia Nacional. Los y las Barañaindarrak están acusados de enaltecer el terrorismo. 

Diseño y desarrollo Tantatic