Barañaingo Korrika prestatzen gogotsu hasi dira

Astelehenero elkartuko da Korrika Batzordea Haizea Kultur Elkartean 18:45ean.

Korrika Batzordetik animatzen dute parte hartzera (Arg.:Plazaberri)

Iragan astelehenean hasi zen gogotsu lanean Barañaingo Korrika Batzordeak. 15 lagun elkartu ziren Haizea Kultur Elkartean eta askotariko ideiak azaldu ziren Korrika igarotzen den egunean (martxoaren 20an) ala aurrerago burutzekoak.

Hasteko, Korrika Lagun kanpaina abiatuko da saltoki eta tabernetan eta diru bilketa eginen da Barañaingo kilometroa diruz laguntzeko asmoz. Baita material salmenta abiatuko da eta afaria burutu nahi da zehazteko dagoen data batean.

Giroa prestatzen joateko asmoz, Korrikari buruzko haurren marrazki erakusketa egitea izan zen proposaturiko beste ideietako bat.

Korrika igarotzen den egunean Korrika Txikia eginen da arratsaldean eta baita herri kolektiboen kalejirak eta dantzaldia egitea proposatu ziren.

Honekin guztiarekin batera, Korrika gure herritik igaro ondoren barañaindarrontzat kilometroa eskuratu nahi dute Nafarroatik kanpo.

Korrika Batzordetik gonbitea egiten dute nahi duenak parte hartzeko hurrengo astelehenean eginen den batzorde irekian, ideiak ongi etorriak izanen baitira.

Itzulpena > Traducción

Comienza a trabajar con ganas la Korrika Batzordea

15 personas se reunieron el pasado lunes en Haizea para comenzar a preparar actividades por la Korrika que recorrerá Barañain el 20 de marzo. Con ganas e ideas se propusieron actividades para realizar antes y después de la fecha. Se comenzará por una campaña de Korrika Lagun en comercios y establecimientos y por la recogida de dinero para ayudar a comprar el kilómetro de Barañain. También está previsto poner material a la venta en lugares y fechas por concretar y realizar una cena en una fecha que tampoco se ha concretado todavía.

El mismo día del paso de la Korrika se hará la Korrika Txiki y habrá pasacalles con la participación de colectivos de Barañain. Se ha propuesto también que haya bailables a la tarde-noche. Recordamos que esta prevista que la Korrika llegue a Barañain a partir de las 23:15.

Posteriormente, y para quien quiera seguir “corriendo”, habrá un kilómetro fuera de Barañain en una localidad por concretar.

Desde la organización animan a la ciudadanía a participar y proponer ideas en las asambleas abiertas que se realizan cada lunes en Haizea a las 18:45.

Diseño y desarrollo Tantatic