Barañaingo Ernaik Bulkada Berrien Garaia da! dinamikari hasiera eman dio

Ernai Barañain

40 urte igaro dira Ezker Abertzaleko gazte antolakundea sortu zenetik. Urteurrena aprobetxatuz, Ernai eta Aitzina antolakundeek “Bulkada berrien garaia da!” dinamika aurkeztu zuten ekainean, “azken hamarkadetan egin bezala, gazte antolakuntzaren bilakaeran geldialditxoa egin eta egindakoaren perspektibaz zein egingo dugunaren anbizioaz gazte borroka balioan” jartzeko asmoz.

Barañaingo Ernaik gure herrian dinamikari hasiera eman dio azken hamarkadetan antolakundean izandako gazteak zein egun lekukoa hartu dutenak elkartu dituen afariarekin. 40 urtetako gazte antolakuntzaren memoria osatu nahi dute, “Euskal Errepublika Sozialista eta Feministaren zimenduak eraikitzeko borrokaren baitan aritutako belaunaldien arteko zubiak eraiki eta gazte belaunaldi berriei antolakuntzarako espazio berriak irekitzeko”.

Datozen hilabetei begira Barañainen hainbat ekimen burutuko dituztela adierazi dute, jaia eta aldarrikapena uztartuko dituztenak.

“Bulkada berrien garaia da!” dinamikak Lemoan apirilaren 19, 20, 21 eta 22 egunetan ospatuko den Gazte Topagune “erraldoian” amaiera izango du. Sarrerak azarotik salgai daude.

 

Itzulpena > Traducción

Ernai Barañain da inicio a la dinámica “Bulkada Berrien Garaia Da!”

Han pasado 40 años desde que se creó la organización juvenil de la Izquierda Abertzale. Aprovechando el aniversario, Ernai y Aitzina presentaron en junio la dinámica “Bulkada berrien garaia da!” con la intención de “hacer una parada en el recorrido de la organización juvenil y poner en valor la lucha juvenil mediante la perspectiva de lo hecho hasta ahora y de la ambición de lo que haremos, como hemos venido haciendo en las últimas décadas”.

Ernai Barañain ha dado inicio a esta dinámica con una cena que juntó tanto a los jóvenes que han participado en la organización en las últimas décadas como a aquellos que han cogido el testigo. Quieren componer la memoria de la organización juvenil de estos 40 años, “con el fin de construir puentes entre las diferentes generaciones que han luchado en pos de la República Vasca Socialista y Feminista y ofrecer nuevos espacios de organización a las nuevas generaciones de jóvenes”.

En el marco de esta dinámica y de cara a los próximos meses llevarán a cabo diferentes actos en Barañain que conjugarán fiesta y reivindicación.

La dinámica “Bulkada berrien garaia da!” finalizará con el Gazte Topagune que se celebrará los días 19, 20, 21 y 22 en Lemoa (Bizkaia). Las entradas están disponibles a la venta desde noviembre.

Diseño y desarrollo Tantatic