Barañainen Korrika antolatzeko lehen bilera antolatuko dute Haizea Elkartean

2019-01-23

Ostiral honetan, XXI. Korrikaren etorrera prestatzeko bilera irekia eginen da, 18:30etan Haizea Kultur Elkartean.

Korrika apirilaren 6an, larunbata, arratsaldeko 16:06ak inguru igaroko da Barañainetik. 21. edizioa izanen da eta Garestik Gasteizako ibilbidea eginen du, aurtengoan apirilaren 4tik 14ra.

Zizurretik iritsiko da, Etxabakoitzeko aldapa igo ostean, Iruñeko Etorbidea hartuko du. Ondoren, Barañaingo beste sarreratik, Jasotik Iruñeruntz jarraituko du. Azkenik, 19:30etan Huartera iritsi eta gero Zubiriko bidea hartuko du.

Diseño y desarrollo Tantatic