Barañainek ezetz dio emakumeekiko indarkeriari

Emakumeekiko indarkeriaren aurka egiteko hanbat ekimen antolatu dira hilabete honetan, ostegun honetan, jardunaldi bat izanen da

Argazkia: Saretik hartua.

Azaroaren 25a Emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna da, horren harira, Udaleko Berdintasun Alorrak hainbat ekimen antolatu ditu kontzientziazio kanpaina bat martxan jarriz.

“Kalea, geure kalea” proiektu honetan jendearen parte hartzea oso garrantzitsua izan da, emakumearen defentsa eta askatasunari erreferentzia egiten dioten esaldiak asmatu dituzte, eta hauek, ondoren, Barañaingo kaleetan margotu eginen dira. Emakumeen defentsa eta indarkeriaren aurkako mezuak islatu nahi dira gizartearen zati handienera irits daitezen.

Bestalde, aste honetan, azaroak 16, jardunaldi batean parte hartzeko aukera izanen da. “Emakumeak zaintzen dituen Barañain bat lortzeko bidean” izenburua du, eta arratsaldeko 18:30etan Izanen da Udaletxeko  Erabilera Anitzeko  Aretoan. Arriskuak eta beldurrak, Barañaingo leku kritikoen inguruko maparen txosten aurkeztuko da  eta bukaeran, hobetzeko proposamenak lantzeko mahai-ingurua eginen da.

Mobilizazioak

Kanpaina honen barruan ere hainbat mobilizazio deialdi egin dira hilabete honetarako. Azaroaren 24an Barañaingo Udal Plazan elkarretaratzea eginen da Emakumeekiko indarkeriaren aurka, eguerdiko 12:00etan.

Eta bestetik, Iruñean manifestazioa eginen da azaroaren 25ean, arratsaldeko 20:00etan Gazteluko Plazatik. Bertan parte hartzeko deialdia egin du Barañaingo Udalak. 

Itzulpena > Traducción

Barañain dice no

El Área de igualdad del Ayuntamiento de Barañain ha organizado diversas actividades referentes a la campaña de sensibilización del 25 de noviembre, Día Internacional contra la violencia hacia las mujeres.

Estas semana atrás, se ha organizado un proyecto llamado “La calle, nuestra calle”. A través de este acto los y las Barañaindarrak han tenido la oportunidad de participar en  la creación de frases a favor de la libertad y la defensa de las mujeres. Posteriormente, estas se plasmarán en diferentes lugares de la localidad.

Además, esta misma semana el día 14, se celebrará una jornada, bajo el lema, “Hacia un Barañain amable para las mujeres”. Este evento se desarrollará en la Sala de Usos Múltiples del Ayuntamiento a las 18:30, y se tratarán diversos temas, como por ejemplo, riesgos y miedos, informe sobre puntos críticos del mapa de Barañain, y culminará con una mesa redonda para recibir propuestas de mejora.

Movilizaciones

El Ayuntamiento de Barañain ha convocado una concentración el día 24 de noviembre en la Plaza Consistorial a las 12:00 del mediodía. Y por último, las y los organizadores de esta campaña hacen un llamamiento para participar en la manifestación del 25 de noviembre en la Plaza del Castillo a las 20:00 de la tarde. 

Diseño y desarrollo Tantatic