Baduzu Euskal Kontsumitzaileen Klubaren aurkezpena gaur

2017-02-21

Baduzu.eus, euskal kontsumitzaileen kluba euskararen normalizazio bidean alor sozio-ekonomikoan eragiteko xedez sortutako tresna da. Baduzuren helburu nagusia, euskaraz saldu eta erosi nahi dutenak saretzea eta harremanetan jartzea da eta bide batez, euskarazko kontsumo komunitatea eraiki eta aktibatzea.

Kontsumitzaile klub hau hobe ezagutzeko kontseiluak gaur bertan bilera bat antolatu du, Barañaingo Udala eta Euskara Zerbitzuarekin batera. Hitzordua, arratsaldeko 20:00etan izanen da Erabilera Anitzeko Aretoan. 

Argazkia: Barañaingo Udala
Diseño y desarrollo Tantatic