Asteartetan zinema ziklo berria eginen da Kultur Etxean apirilean

Emakumean oinarritutako dokumentalak erakutsiko dira, sarrera librearekin.

"Las Pelotaris" filma ikusi ahal izanen da apirilaren 19an. Irudian, dokumentalaren argazkia (Argazkia: Jokin Pascual)

Barañaingo Udaleko Kultura, Berdintasuna eta Inmigrazioa Arloek antolatua "Asteartea eta zinema, femeninoan" zikloa ospatuko da datorren asteartetik aurrera hilaren 5ean, 12an eta 19an. Udazkenetan antolatu ohi duten "Asteartea eta Zinema" eta "Emakumeak eta Zinea" zikloen jarraipena izanen da, eta horretan bezala sarrera librea izanen da Kultur Etxeko aretoa bete arte.

Hiru dokumental ikusi ahal izanen dira arratsaldeko 7,30etatik aurrera. Lehenengoa apirilaren 5ean "Isonomia" izanen da, David Soutok zuzendua eta Barañaingo Udalak bultzatutako lana. Bertan berdintasunari buruz eta indarkeria matxistari buruz herriko eragileen eta herritarren iritzia azaltzen da.

Hilaren 12an, Mabel Lozanoren "Chicas nuevas 24 horas" lana ikusi ahal izanen da, sexu-hustiapenaren negoziaren inguruan mintzatzen dena. Azkenik, apirilaren 19an Daniel Burguik, Andres Salaberrik eta Jokin Pascualek emakume pilotarien inguruan egindako dokumentala ikusi ahalko da, "Las pelotaris".

Itzulpena > Traducción

Vuelve la cita con el cine en abril

El ciclo "Martes de Cine" organizado por diferentes áreas municipales y que se celebra en otoño, vuelve a programarse el mes de abril poniendo el acento en las mujeres. En este sentido, se proyectarán tres documentales sobre igualdad, sobre el negocio de la explotación sexual y sobre las mujeres pelotaris. Se trata del documental "Isonomia" creado por David Souto y promovido por el Ayuntamiento de Barañain, donde diferentes agentes de la localidad y su ciudadanía dan su opinión sobre la igualdad entre hombres y mujeres. El documental abrirá el ciclo el 5 de abril. El 12 del mismo mes, se proyectará "Chicas nuevas 24 horas", un trabajo de Mabel Lozano donde se critica el negocio de la explotación sexual. El ciclo lo cerrará el documental "Las pelotaris" de Daniel Burgui, Andrés Salaberri y Jokin Pascual, que se podrá ver el 19 de abril. Todas las proyecciones, de entrada libre, tendrán lugar en la Casa de Cultura a las 19:30.

Diseño y desarrollo Tantatic