Alkatetzaren «oztopoak» kritikatu du Antikrisi batzarrak

Elikagaien Banaketa Zentruari jartzen ari dizkioten trabak eta lokalak erabiltzeko ezezkoa salatu dute

Abenduaren 20ko batzarra kalean egin behar izan zuten (Argz: Plazaberri)

Antikrisi batzarrak prentsa ohar baten bitartez aditzera eman duenez, iragan abenduaren 20an gure herrian Elikagai Banaketa Zentru bat sortu nahi duen Plataforma Sozialak Kultur Etxean asanblada bat egiteko baimena eskatu zuen, «epe barruan eta eskakizun guztiak beteta» baina Alkatetzak bertan biltzeko «eskubidea ukatu zigun berriro ere, Udal Araudiaren gainetik».

Honekin batera, azken asteotan Kultur Etxea erabiltzeko beste ezezkoak gogora ekarri dituzte. «Azken asteotan gu bezalako beste erakunde sozialei ukatzen ari diete Kultur Etxearen erabilpena herritarren interesarako ekimenak antolatzeko», diote.

Era berean, adierazi dute udaleko alderdi batzuk eskatu bezala Elikagaien Banaketa Zentruaren proiektua idatziz aurkeztu zuten udalean iragan azaroan. Hala ere, proiektua aurrera eramaten ari duen Plataforma Soziala elkarteak ordutik ez duela erantzunik jaso adierazi dute.

Antikrisi batzarratik elkartasuna eskatzen dute. «Uste dugu karitateak ez duela arazoa konpontzen eta elkartasunak errealitatea aldarazi dezakeela pentsatzen dugu», diote eta herritarren laguntza eta parte hartzea eskatzen dute. «Alkatetzari eskatzen diogu proiektuaren parte izatea edo behintzat bidean oztopo gutxiago jar dezala».

Itzulpena > Traducción

Críticas a la actitud de Alcaldía por parte de la Asamblea Anticrisis

Las críticas se centran en la prohibición para usar la Casa de Cultura el pasado 20 de diciembre para la realización de una asamblea sobre el Centro de Distribución de Alimentos, lo que se une a otras prohibiciones recientes a colectivos sociales para el uso de este espacio. Asimismo, en nota de prensa han indicado que tal y como se pidió por parte de algunos grupos políticos a finales del pasado mes de noviembre, la Plataforma Social presentó un proyecto escrito del Centro de Distribución de Alimentos, pero «por el momento no tenemos ninguna respuesta». Subrayan que «estamos chocando contra un muro de desidia, silencio y reticencia de Alcaldía y su equipo de gobierno», y piden la participación y apoyo de la ciudadanía a este proyecto, «solicitamos que Alcaldía se involucre en este proyecto, o que por lo menos no ponga piedras en el camino».

Diseño y desarrollo Tantatic