Alaitz BHIko Arte Eszenikoko ikasleen "psinkomunikatuak" lan berria asteburu honetan Auditorioan

2019-04-08

Urtero prestatzen dute ikasleek antzelan bat batxilergo eszenikoa institutoan ezarri zutenetik, eta aurtengoa badu data, Apirilaren 12a.

Lanaren hariak eroetxe batera daramatza istorio ezberdinak, gizartearen ikuspegi kritiko bezain ironikoak murgiltzen diren bitartean. Antzezlanak 57 artista gazte inplikatzen ditu, musika, dantza eta antzerkia bera uztartuz.​

Aritz Estibez eta Ismael Yagüe irakasleak dira zuzendariak eta eszenografiaren lana Monti Alberdiren esku egongo da.

Ostiralean, apirilaren 12an estreinatuko dute, Barañaingo Auditorioan, 20:30ean eta txartela 4 euroren truke eskuratu daitezke.

 

Diseño y desarrollo Tantatic