Afrikaren alde erakusketa, dokumentalak eta ipuin maratoia

“Afrikaren alde mugitzen gara” ekimenaren edizio berria astelehenean hasiko da erakusketa batekin.

Alfons Rodriguezen argazkien erakusketa ekainaren 12a arte ikusgai izanen da Kultur Etxean (Argazkia: Alfons Rodriguez)

Barañaingo hainbat kolektibo eta erakundek urtero antolatzen duten “Afrikaren alde mugitzen gara” ekimena aurten berezia izanen da, merkatu txikiaren ordez ipuin kontalaritza maratoia ospatuko baita datorren ekainaren 5ean Lurgorri Plazan, goizeko 9,30etatik gauerdiko 12,30etara. Baina egun batzuk lehenago beste aktibitateak ere izanen dira Kultur Etxean.

Datorren astelehenean, ekainaren 1ean Alfons Rodriguezen, 2011ko Godo Saria irabazi duen autorearen argazki erakusketa ikusgai izanen da ekainaren 12ra arte, “Afrika, jendeak, lurrak eta errealitateak” izenburuarekin. Astelehenean bertan, arratsaldeko 7,30etan erakusketaren aurkezpena eta bisita gidatua eginen da.

Asteartean, ekainaren 2an “A luta continua” Kataluniako Medicus Mundik Mozanbikeri buruz egindako dokumentala ikusi ahal izanen da arratsaldeko 7,30etan Kultur Etxean eta ondoren egileekin solasaldia izanen da. Baita, hurrengo astearte batean, ekainaren 9an, Salestar Misiolarien “Yo no soy bruja” Togoko laburmetraia eta “No estoy en venta” Beningo laburmetraia erakutsiko dira arratsaldeko 7,30etan Kultur Etxean eta Salestar Misionalariekin solasaldia eginen da.

Ipuin maratoia

Aurtengo “Afrikaren alde mugitzen gara” ekimenaren berrikuntza ekainaren 5ean eginen den ipuin maratoia izanen da, Lurgorri plazan ospatuko dena goizetik gauera arte. Hiru zatitan banatuko da eguna: 9:30tik 14:00etara, 17:00etik 21:00etara eta 22:30etatik 00:30etara.

Ipuinak edozein hizkuntzetan kontatu behar dira –ez irakurri- eta gutxi gora behera bost minutuko luzapena izan dezake narrazioak. Ipuin bat kontatzen erakusteko ikastaro azkarra eginen da astelehen honetan, ekainaren 1ean Kultur Etxean 19:00etatik 21:00etara, dohainik.

Egun horretan ipuin kontalari profesionalak eta ez profesional parte hartuko dute, besteen artean 20:30etan Kultur Etxeko Antzerki Tailerraren partaideak.

Itzulpena > Traducción

Exposición, documentales y maratón de cuentos a favor de África

La próxima semana se celebra una nueva edición de la iniciativa “Nos movemos por África” en la que participan un buen número de colectivos y entidades de Barañain. El lunes se inaugurará en la Casa de Cultura la exposición fotográfica de Alfons Rodríguez, Premio Godo 2011, que tiene por título “África, gentes, tierras, realidades”. La muestra se podrá visitar hasta el 12 de junio y este mismo lunes se realizará una presentación y visita guiada a las 19:30.

Los siguientes martes se proyectarán documentales y habrá debates posteriores. El día 2 se mostrará “A luta continua” documental sobre Mozambique de Medicus Mundi Catalunya. Tras la proyección habrá debate con personal de Medicus Mundi. El 9 de junio se proyectarán dos cortometrajes de Misiones Salesianas “Yo no soy una bruja” filmado en Togo y “No estoy en venta” en Benin. A su conclusión también se realizará un debate. Las proyecciones comenzarán a las 19:30 en la Casa de Cultura.

Como novedad en esta edición se ha cambiado el habitual mercadillo solidario por un maratón de cuentos que se realizará el 5 de junio de 9:30 a 00:30 en la plaza Lurgorri. El 1 de junio se realizará un taller express gratuito para aprender a contar cuentos –no leer-, dirigido a las personas que participen en el maratón. El taller será en la Casa de Cultura de 19:00 a 21:00.

Diseño y desarrollo Tantatic