Administratibo eta Kultura Dinamizatzaile euskaldunendako lan eskaintza Udaletxean

2018-04-19

Admistratiboen kasuan, Barañaingo Udalean dauden langile-beharrak ikusita, bi deialdi egingo dituzte. Udal, lagunak udal zerbitzuan eta Luis Morondo musika eskolan aldi baterako premiak estaltzeko.

Kultura Dinamizatzaile lanpostua prestakuntzarako zerbitzu berezien egoeran betetzeko izanen da.

Bi kasuetan bina zerrenda izanen dira, bata udal langile direnekin eta bestea udaleko plantillako langileekin zerikusirik izango ez duena.

Deialdien OINARRIAK Udaletxeko web gunean(1)(2) eskegi dituzten PDFentan kontsultatu daitezke: 

Eskabideak aurkezteko epea, 15 egun baliodunekoa izango da, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean(BON-NAO) argitaratzen zenetik hasita(Ap6), hau da, Apirilaren 27a arte.

Photo by rawpixel.com on Unsplash
Diseño y desarrollo Tantatic