Abian da Euskal Herriko mus txapelketa

2018-01-19

Euskal Herriko hamargarren mus txapelketa martxan dago, eta urtarrilaren 11an Barañainen kanporaketa saio bat jokatu zen Akelamendi tabernan.

Arratsaldeko 17:30etan elkartu ziren Barañaindarrak. Sailkatutako bikoteek Nafarroako finalera joateko aukera izanen dute otsailaren 24an, eta Euskal Herriko finalera, martxoaren 10ean. Barañain herriari dagokionez, finala maiatzaren 26an ospatuko da Barañaingo egunean. 

Argazkia: Mus txapelketako antolatzaileak.
Diseño y desarrollo Tantatic